Interneten gutunontzi eta kutxa gotor elektronikoa abian jarri ditu Metapostak. Horren bidez, era guztietako dokumentuak jaso eta gorde ahalko dituzu. Zerbitzu hori doakoa, segurua eta etengabea da eta, gainera, legezko balioa du.
Zerbitzu horri esker, zure etxeko gutunontzira egunero iristen den paperezko dokumentazio gehiena ahaztu ahalko duzu. Izan ere, dokumentazio hori euskarri digital batean jaso eta gordeko duzu. Euskarri hori erabat seguru eta konfidentziala da.
Horrez gain, zuk aukeratutako igorleen dokumentuak soilik jasoko dituzu. Hortaz, Metapostako gutunontzian ez duzu spamik izango.
Sistema berriari esker:
Euskadiko Kutxak, Eroski taldeak eta Lagun Arok bat egin dute duela gutxi Metapostaren bidez jaso ahalko duzun korrespondentziaren igorleenmultzoan. Horrez gain, erabiltzaile berriei alta emateko zereginetan ere parte hartuko du Euskadiko Kutxak, CLNeten “Korrespondentzia” atalaren bidez.
Bestalde, SPRIk -Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren mendeko sozietate publikoak- ekimenean parte har lezaketen 300 agiri- igorle inguru identifikatu ditu. Zerbitzuak bidalketa-kostuak aurreztu, entrega-epeak laburtu eta, gainera, lege-balioa du erregistroari eta jakinarazpenari begira: herri-administrazioak, enpresak, finantza-erakundeak, aseguru-etxeak, mutualitate eta BGAEak, hezkuntza-erakundeak, kirol-klubak eta -elkarteak, erosteko eta leialtzeko txartel-igorleak, gasez, urez, argindarrez eta telefonoz hornitzeko konpainiak…
Edozein zalantza argitzeko, kontsulta ezazu Euskadiko Kutxako Telenbanka zerbitzuaren 901 333 444 telefonoan edoMetapostaren webgunean.
TAGS: Euskadiko Kutxa, CLNET, Eroski, Lagun Aro, Metaposta