Euskadiko Kutxaren bezeroa bazara eta Super 55 libreta baduzu, behartsuei lagundu ahal diezu, zure puntuak Mundukide, Alboan eta Medicusmundi GKE-ek garatzen dituzten proiektu humanitarioetarako emanez.
Gaurtik aurrera, Caja Laboral izango da Saski Baskonia taldearen izena. Saskibaloi taldearen babesle bihurtuta, hiruko jaurtiketa sartu Euskadiko Kutxak.
Izan ere, babes honek hiru ondorio garrantzitsu ditu Euskadiko Kutxarentzat:
Ekainaren 14an Odol Emaileen Mundu Eguna egingo da. Egun hori mundu guztiko odol emaileak aitortzeko eta eurei eskerrak emateko izaten da. Ildo horretan, Odol Emaileen Eguna dela eta, ekainaren 10ean, asteazkena, odola emateko kanpaina berezia antolatu zuten Euskadiko Kutxaren Donostiako Egoitzan (Askatasuna etorbidean), eta kanpainak arrakasta handia izan zuen.
Euskadiko Kutxak eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odola emateko jardunaldi berezia antolatu dute. Ekainaren 10ean, asteazkenean, egingo da, Odol Emaileen Mundu Egunaren ekintzen barruan.
Gipuzkoan egunero 140 odol-emate baino gehiago behar ditugu, probintziako behar hemoterapikoei erantzuteko.
Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak Aguarico-ko Bikariotza Apostolikoari (Ekuadorreko misio kaputxinoa) eman dio Elkartasunaren Nazioarteko Nafarroa Saria, 1953 urteaz geroztik Ekuador ekialdeko herri indigenen alde egiten duen lanagatik.
Sari hau, Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak sustatzen dutena, 2001 urtean eratu zen, hainbat pertsona, elkarte, gobernuz kanpoko erakundek eta entitatek sektore sozial eta herrialderik behartsuenei laguntzeko boluntario egiten duten lana aitortu eta ezagutarazteko, eta hala, lan honen balioari buruz gizartea sentiberatzeko.