Ekainaren 1ean, asteazkenez, Manuel Elkin Patarroyok Euskadiko Kutxaren egoitza nagusia bisitatuko du, 2011ko Elkartasunaren Vianako Printzea Saria jaso baitu. Saria, hain zuzen, munduko tropikoko eskualdeetako biztanleei eragiten dizkieten gaixotasunentzako sendabideak aurkitzeko egindako lanagatik eman diote.
Bere bisitan, elkarrizketa bat egingo diogu, bideoan grabatuko duguna. Gainera, besteak beste, hemen, blogeko komentarioetan, utziko dizkiguzuen galderetariko hiru egingo dizkiogu.
Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak Creative Handicrafts GKEri eman diote aurtengo Elkartasunaren Vianako Printzea Saria. Indiako Mumbai hiriko auzo marjinaletan bizi diren beheko kastetako emakumeen garapen ekonomiko eta pertsonala bultzatzen du GKE horrek.
Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak Aguarico-ko Bikariotza Apostolikoari (Ekuadorreko misio kaputxinoa) eman dio Elkartasunaren Nazioarteko Nafarroa Saria, 1953 urteaz geroztik Ekuador ekialdeko herri indigenen alde egiten duen lanagatik.
Sari hau, Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak sustatzen dutena, 2001 urtean eratu zen, hainbat pertsona, elkarte, gobernuz kanpoko erakundek eta entitatek sektore sozial eta herrialderik behartsuenei laguntzeko boluntario egiten duten lana aitortu eta ezagutarazteko, eta hala, lan honen balioari buruz gizartea sentiberatzeko.