Caja Laboral Contigo -

Logotipo Caja Laboral Contigo

Ezagutu… hipotekak: aparteko gastuak

Izar12Izar3Izar4Izar5Izar (Ez dago baloraziorik)
Loading ... Loading ...

Berrikitan aipatu dugu zer faktorek eragiten dioten hipoteka-maileguari, bai mailegua emateko orduan, bai ordainketak kalkulatzeko orduan, baina ez dugu ezer esan hipoteka baten “aparteko” gastuei aurre egiteko aurreztuta izan behar dugun diruaz. Ez dugu ahantzi behar banku-erakundeek normalean ez dituztela finantzatuko notarioaren gastuak, zergak eta eskritura-gastuak. Gastu horiek guztiak, aldiz, beharrezkoak dira etxebizitza erosteko.

read more

Ezagutu… hipotekak: interesak eta komisioak

Izar12Izar3Izar4Izar5Izar (Ez dago baloraziorik)
Loading ... Loading ...

Berrikitan aipatu dugu finantza-erakundeek zer aldagai hartzen dituzten kontuan hipoteka-mailegua eman ala ez erabakitzeko. Hurrengo urratsari begiratuko diogu orain: zer aldagai dagoen, gure maileguaren truke zenbat ordainduko dugun kalkulatzeko.

read more

Ezagutu… hipotekak: hipoteka-mailegua lortzea

Izar12Izar3Izar4Izar5Izar (2 boto, batez bestekoa: 4.50etik 5)
Loading ... Loading ...

Zalantza asko sortzen zaizkigu etxea erostea pentsatzen dugunean. Gainera, hipotekan pentsatuta, are gehiago nahasten gaituzte termino teknikoek (Mibor, Euriborra, gainbalioa, interes-tasa finkoa, interes-tasa aldakorra, katastro-balioa, OHZ…), ekonomiaren ziurgabetasunak eta hedabideen alarmismoak. Garai nahasietan bizi gara, eta hipoteka-mailegua lortzeko aukerarik ba ote dugun galdetzen diogu geure buruari.

Zalantzarik gabe, aldaketa handiko garaian bizi gara. Gaur egun, finantza-erakundeak aritzen diren eremuan maileguetarako diru gutxiago dago eta, aldaketa ekonomikoek errealitatea egonkortzen duten bitartean, herritarroi gehiago kostatzen zaigu dirua lortzea, garestiagoa dagoelako eta banku-erakundeek berme gehiago eskatzen digutelako mailegua emateko.

Laburbilduz, krisi-egoera honetan hipoteka-mailegua sinatzeko aukera dago, bai, baina hainbat aldagai hartu behar ditugu kontuan:

read more

Zergatik igotzen eta jaisten da Euriborra?

Izar12Izar3Izar4Izar5Izar (Ez dago baloraziorik)
Loading ... Loading ...

Berrietan ikusiko zenuen Euribor indizea ia etengabe balioz aldatzen ari dela, eta hipoteka bat baduzu, ordaindu beharreko hileko zenbatekoa Euriborrak dituen aldaketa horien mende dagoela. Euskadiko Kutxa Zurekin blogean igoera eta jaitsiera horiek zergatik gertatzen diren azaltzen dizugu.

Hasteko, jakizu Euriborra (Euro Interbank Offered Rate) Europako bankuek beren artean dirua maileguan emateko erabiltzen duten interes-tasa dela.

read more

Zure hipoteka kalkulatu nahi duzu?

Izar12Izar3Izar4Izar5Izar (1 boto, batez bestekoa: 2.00etik 5)
Loading ... Loading ...

simulador_compra_viviendaEtxebizitza sektorean prezioek izandako beherakada aprobetxatu nahi baduzu, eta etxebizitza bat erosteko asmoa baduzu, edo bestalde, egun duzun hipotekaren ezaugarriak hobe ditzakezun aztertzen ari bazara, Euskadiko Kutxak erreminta interesgarria eskaintzen dizu.

Euskadiko Kutxa Zurekin proiektuan hainbat erreminta zehaztuko dizkizugu aste osoan. Hona hemen lehenengoa.

read more