Negozio-ideia bat duzu? Orduan, ekintzaile bat zara. Hala bada, berri ona dugu zuretzat: Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak berritu egin du Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileentzako gizarte-sarea.
Euskadiko Kutxak Bihotza Enpresa Hazkundea saria jasoko du, 50 urteko historian zehar izan duen ibilbideagatik. Prentsak emaniko Bihotza Sariek euskal eta nafar bihotza duten enpresak saritzen dituzte.
Euskadiko Kutxak, Gaztempresa Fundazioaren bidez, diruz lagundutako mintegiak antolatu ditu talde txikientzat, zuen negozioaren errendimendua hobetzen lagunduko dizueten gai praktikoak irakasteko (nola bereganatu bezeroak, nola kontrolatu berankortasuna…).
Faktura ordaindugabeak nola berreskuratu jakin nahi duzu? Zure enpresaren errentagarritasuna aztertu? Zure bezeroekin harreman eraginkorrak izan? Euskadiko Kutxako Gaztempresa Fundazioak eta Bultz-Lan Consulting-ek zure negozioaren gestioa hobetzen laguntzeko gai praktikoei buruz diruz lagundutako mintegiak antolatzen dituzte hilero.
Zure enpresa kudeatzeko aholkuak behar dituzu? Bada eman ezazu izena Javier Fernández Aguado Management aditu eta pentsalari entzutetsuaren hitzaldira etortzeko. Hitzordua ostegunean, hilak 5, da; 19:00etan Donostiako Londres hotelean.