Elhuyar Fundazioak Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa aurkeztu zuen joan den urriaren amaieran. Orain, hiztegi entziklopedikoaren on line bertsioa kontsultatzeko aukera dugu http://zthiztegia.elhuyar.org helbidean.
Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa euskaraz egiten den lehengoa da eta Elhuyar Fundazioa eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko elkarlanaren eta Euskadiko Kutxaren babesaren emaitza da.
Dagoeneko salgai dago Kalea diskoa, Kepa Junkerak lehengo urtean Etxea lanarekin hasitako trilogiaren bigarren partea. Latinoamerikako 82 artistak interpretatutako 24 euskal kanta tradizionalek osatuta dago diskoa. CD bikoitza da eta testu-liburu luzea du osagarri, abestien ohar eta hitzekin, euskaraz nahiz gaztelaniaz.
Kepa Junkerak duela urtebete baino gehiago ekin zion abentura horri, Euskadiko Kutxak babestuta. Euskal kantagintzako piezarik ederrenak mundu zabaleko artisten ahotsez eta euskaraz grabatzea zen helburua. (gehiago…)
Badator Kilometroak 09. Igandean, urriak 4, milaka lagun bilduko dira Donostian, euskararen eta Zurriolako ikastolaren alde bat eginik. Urtero bezala, Euskadiko Kutxa ere Gipuzkoako ikastolen aldeko festan izango da. (gehiago…)
Galtzaundi euskara elkarteak, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta UEMAk Tolosaldeako herrietako buzoietan jasotako propaganda agirien azterketa egin dute. Anoetako Udaleko Euskara Batzordeak Euskadiko Kutxa zoriondu du, bidalitako agirietan euskarak eta gaztelaniak pareko presentzia izateagatik. (gehiago…)