Euskaltzaindiak eta Euskadiko Kutxak Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren hirugarren liburukia aurkeztu dute, ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea helburu duen egitasmoaren barruan.
EHHA Euskararen herri Hizkeren Atlasak euskal tradiziozko hizkeren izendapen eta aldaerak bildu nahi ditu, euskararen aniztasuna islatzeko. Bide horretan, 1986 eta 1992 urteen artean, Euskaltzaindiako ikertzaileek 2.857 kontzepturen inguruko galderak egin zituzten Euskal Herriko 145 herritan, tokian-tokiko mintzamoldeak jasotzeko.
Aita Larramendi jesuitaren Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín obratik duen alea Euskaltzaindiari laga dio Euskadiko Kutxak, 10 urterako. Horrela, Euskaltzaindiko ikertzaile eta adituek eta, oro har, herritarrek, esku-eskura izango dute hiztegi hori, euskal kulturako legatu garrantzitsuenetako bat.
Euskadiko Kutxak euskararen erabilera areagotzeko hitzarmen bat sinatu du Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, eta Urnietako Udalekin. Elkarren arteko ahozko nahiz idatzizko harremanak euskaraz izateaz gain, euskara ahalik eta gehien erabiltzen saiatuko dira jarduera esparru guztietan.
Euskadiko Kutxak eta Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren lehenengo eta bigarren liburukiak aurkeztu dituzte. Bi liburukiak Euskadiko Kutxaren babesarekin argitaratu ditu Akademiak. Hizkuntzaren ahozko aldaerak mapetan adierazteko egiten dira hizkuntza atlasak. Euskararen Herri Hizkeren Atlasak ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu.
CLNetek bi berrikuntza aurkezten dizkizue. Hasteko, hemendik aurrera, CLNeten mugikorrean euskaraz nabigatzeko aukera duzue. Sartzean, hizkuntza aukeratu ahal izango duzue, gaztelaniaz ala euskaraz. Erabiltzen duzuen telefono mugikorraren arabera, aukeratutako hizkuntza gordeko dizue hurrengo konexioetarako.
Horrez gainera, CLNeten “Errepikatu” aukera sortu dugu. Hau da, iraganean egindako eragiketak errepikatzeko aukera duzue modu errazean. Horrela, aurretik egindako transferentzia baten oinarria erabil dezakezue (datuak alda ditzakezue) hartzaile berdinari beste transferentzia bat egiteko.