Caja Laboral Contigo -

Logotipo Caja Laboral Contigo

Emakumea bazara eta Gipuzkoan zure enpresa sortu nahi baduzu, Emekin da zure programa

Izar12Izar3Izar4Izar5Izar (Ez dago baloraziorik)
Loading ... Loading ...

Emakumea zara eta Gipuzkoan enpresa bat sortzeko asmoa duzu? Anima zaitez! Emekinek zure ametsa egi bihurtzen lagunduko dizu.

Emekin-Emakume Ekintzailea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizartearen Sailaren, Euskadiko Kutxaren eta Aspegiren (Emakume Profesionalen eta Enpresarien Gipuzkoako Elkartearen) ekimena da, eta honako helburu hau du: Gipuzkoan emakumeek bultzaturiko enpresa-proiektuak sustatuz enplegua sortzea.

read more

Gaztempresa Bihotza Sarietarako proposatu dute

Izar12Izar3Izar4Izar5Izar (Ez dago baloraziorik)
Loading ... Loading ...

Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioa, Bihotza duten enpresei ematen zaien Bihotza Sarietarako proposatu dute. Sariak Gestión 2-17k, Euskadiko eta Nafarroako negozio, enpresa, merkataritza eta industriaren berri ematen duen enpresa-egunkariak, ematen ditu urtero.

Maiatzaren 27an, asteazkena, Gestion 2-17k eta ekimenean laguntzaile diren 14 komunikabidek 2009ko BIHOTZA Saria emango diete Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako bihotza duten zortzi enpresari, erakunderi edo profesionali.

read more

Enpresa proiektu bat duzu? Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak gauzatzen lagunduko dizu

Izar12Izar3Izar4Izar5Izar (Ez dago baloraziorik)
Loading ... Loading ...

Ikasketak amaitu berri dituzu eta gauzatu nahi duzun proiektu bat duzu? Lana utzi eta zeure enpresa irekitzeko garaia dela iruditzen zaizu? Dagoeneko enpresa bat duzu eta haren zerbitzuak handitu nahi dituzu beste negozio-linea batekin? Zure adina eta egoera edozein dela ere, Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak zure ametsa betetzen lagunduko dizu.

Gaztempresa 1993an sortu zen, helburu oso argiekin: enplegua sustatzea eta enpresak sortzeko laguntza ematea.

Horregatik, zure ideia babestuko du, zure ideiari forma ematen lagunduko dizu eta prozesu osoan zurekin  izango duzu, bai hasieran (finantziazioa bilatuz eta hornitzeko erraztasunak emanez), bai funtzionamenduan dagoenean.

Enpresa bat ireki nahi baduzu, edo dagoeneko duzuna handitu, gerturatu zaitez Euskadiko Kutxaren sukurtsalik hurbilenekora.

read more
Orria: 2 - 2 « 1  2