
Etika, Humanismo eta Zientzia elkarrizketen aurkezpena: Pedro María Ugalde, Euskadiko Kutxako Lurralde Zuzendaria; Julen Ballestero, Basurtuko Ospitaleko Kudeaketa Zuzendaria; Rafael Herrero, Basurtuko Ospitaleko Antolakuntza Zuzendariordea
Asteazkenean, hilak 21, Etika, Humanismo eta Zientzia elkarrizketak hasiko dira, Basurtuko Ospitaleak eta Euskadiko Kutxak antolatuta. Aurten, Bilbon izango dira lehen aldiz. Gainontzeko eztabaida foroetan presentzia txikia izaten duten eta gizartearentzat interesgarriak diren gaurkotasuneko gaiak jorratzea da jardunaldi hauen helburua.
Lehenengo bi edizioen arrakastaren ostean, Euskadiko Kutxak , Donostiako Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gaurkotasun-gaiei buruzko hirugarren eztabaida-saioari ekin diote, Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak zikloaren barruan.
Asteazkenean, hilak 20, agur esan genion Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioari, Oinazea kontatu, oinazez kontatu elkarrizketarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu Aretoa jendez bete zen Anjel Lertxundi eta Joxe Aranzabalen hausnarketa eta esperientziak entzuteko.
Asteazkenean, hilak 20, Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioko laugarren topaketa egingo da, Euskadiko Kutxak, Donostia Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Anjel Lertxundi idazleak eta Joxe Aranzabalek, “Medikuak esan dit minbizia dudala” liburuaren egileak, oinazea gaur egungo medikuntzan gaia landuko dute, “Oinazea kontatu, oinazez kontatu” izenburupean.
Manuel Elkin Patarroyo, zientzialaria eta malariaren aurkako txertoaren asmatzailea, zientziaren konpromiso sozialari buruz aritu zen Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioan, hain zuzen ere, hirugarren topaketan. Antolatzaileak Euskadiko Kutxa, Donostiako Ospitalea eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira.
Bere garaian, txertoaren asmatzaileak sekulako eztabaida sortu zuen txertoaren patentea multinazionalei ez saltzea erabaki zuenean, interes ekonomikoak premiadunen osasun-beharren gainetik ez egotea saihesteko.