Caja Laboral Contigo -

Logotipo Caja Laboral Contigo

Hilaren 25ean, igandea, egin ezazu bat euskal kirolarekin eta Euskadiko Kutxarekin

Cartel del Día del Deporte Vasco

Euskal Kirolaren Eguna

Urriaren 25ean, igandea, Euskal Kirolaren VI. Eguna ospatuko da Tolosako Usabal Kiroldegian. Ekimena Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) antolatu du, Euskadiko Kutxaren  laguntzaz. 11:00etatik 15:00etara, kirol-tailerretan parte hartzeko eta erakustaldi eta lehiaketa ofizialak ikusteko aukera izango duzue. Gainera, Euskadiko Kutxak haurrentzako eremua prestatu du: puzgarriak eta sorpresa ugari egongo dira bertan.

read more

Euskadiko Kutxa, Saski Baskonia saskibaloi taldearen babesle

Presentación del Caja LaboralGaurtik aurrera, Caja Laboral izango da Saski Baskonia taldearen izena. Saskibaloi taldearen babesle bihurtuta, hiruko jaurtiketa sartu Euskadiko Kutxak.

Izan ere, babes honek hiru ondorio garrantzitsu ditu Euskadiko Kutxarentzat:

read more

Hemen da Donostiako Nazioarteko Triatloia

Datorren igandea, ekainak 28, egutegian markatuta dute 600 triatletak (iaz baino 200 gehiagok). Izan ere, Donostiako Atletico klubak Euskadiko Kutxaren babesarekin antolatuko Donostiako Nazioarteko Triatloiaren XXIV. Edizioa egiteko aukeratutako eguna da hori.

Kirol-ekitaldia 09:00etan hasiko da, Kontxa hondartzan, Donostiako Atletico klubaren aurre-aurrean.

read more

Badator IX. Milla Urbana Caja Laboral Ciudad de León

Ekainaren 19an, ostiralean, 19:00etan, adin guztietako korrikalariak bilduko dira Leonen, Ordoño II kalean, IX. Milla Urbana Caja Laboral Ciudad de León proban parte hartzeko.

read more

Donostiako Maratoi Erdia heldu da

Datorren igandean, maiatzak 17, Donostiako Maratoi Erdia izango da, beti bezala Euskadiko Kutxak babestuta. Hitzordua 10:00etan izango da, Kursaal Jauregian.

Aurtengo edizioan berritasun bat izango du herri-proba horrek: parte hartzaileek 10 edo 21  kilometroko modalitateen artean aukeratu ahal izango dute. Modalitate bakoitzak bere sailkapena eta bere sariak izango ditu. Zalantzarik gabe, berritasun hori lagungarri izango da berez onarpen handia duen proba hori ospetsuago izan dadin.

read more