Duela gutxi arte, 26 urteko adina aurrekoaren eta ondokoaren arteko muga izaten zen. Izan ere, 26 urte betetzeak “adin nagusitasunera” iristea esan nahi zuen eta, ondorioz, Gazte-txartelaren abantaila ugariak galtzea. Baina hemendik aurrera, lau urte gehiago izango dituzu txartelak eskainitako abantailak aprobetxatzeko, bai hemen eta baita Europan ere.
Halaxe da: orain, 30 urte bete arte izan zaitezke Gazte-txartelaren jabe.
Ez duzu oraindik bideorik kargatu Euskadiko Kutxaren ProtaGo txapelketarako? Zeri itxaroten zaude? Martxoaren 31 arteko epea duzu bideoa grabatzeko eta protaGO.es web orrian kargatzeko. 6.000 euro irabazi ahal izango dituzu.
Hurrengo >GO kanpainetarako protagonista baten bila ari da Euskadiko Kutxa. Pertsona desberdinak, autentikoak, bereziak, askeak eta pertsonalitatedunak. Identifikaturik sentitzen zara? Orduan zu zeu izan zaitezke protaGOnista.