Azken urteotan, Internet bidezko banka-zerbitzuak indarra hartu du berezko kanal gisa, banako erabiltzaileentzat zein enpresentzat.
Norberaren kontuak kudeatzeaz gain, sistema horrek gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen ditu, produktuak zuzenean kontratatzeko aukera ematen du eta bere erabilgarritasuna etengabe hobetzen ari da. Horri esker, haren erabilera ohikoa da gaur egun gero eta erabiltzaile gehiagorentzat.
Gero eta ohikoagoa da Internet bidez era guztietako erosketak egitea: bidaiak, arropa, diskoak, liburuak, ikuskizunetarako sarrerak… baita etxeko erosketak egitea ere. Internet bidez etxetik erostea oso erosoa da, gero eta jende gehiagok egiten du eta ondorioz, gero eta saltoki elektroniko gehiago daude. Halakoetan, ordaintzeko hainbat modu dauden arren, kreditu-txartela erabiltzea da ohikoena. Horrenbestez, Euskadiko Kutxaren txartelekin eroso eta seguru ordain ditzakezu erosketa elektronikoak etxetik.
Saltoki elektroniko gehienek ez dute baldintza berezirik eskatzen erosketa ordaintzeko, baina batzuek segurtasun-sistema gehigarri bat ezarri dute, saltokia eta txartelaren titularra seguruak direla ziurtatzeko.