Zure nomina Euskadiko Kutxan helbideratuta baduzu, Nomina Multiri buruzko galdesorta erraza bete baino ez duzu egin behar eta maiatzaren 7an, 8an eta 9an izango den Montmelóko 1 Formulako Sari Handia ikusteko 5 pack-etatik bat irabazteko aukera izango duzu. (gehiago…)
Maiatzaren 17a Interneten Nazioarteko Eguna da eta Euskadiko Kuxak zurekin ospatu nahi du. Horregatik, LG X110 markako 25 miniordenagailu eramangarri zozketatuko ditugu, maiatzaren 14an, 15ean, 16an eta 17an CLNeten sartzen diren erabiltzaile partikular guztien artean.
Duela gutxi arte, 26 urteko adina aurrekoaren eta ondokoaren arteko muga izaten zen. Izan ere, 26 urte betetzeak “adin nagusitasunera” iristea esan nahi zuen eta, ondorioz, Gazte-txartelaren abantaila ugariak galtzea. Baina hemendik aurrera, lau urte gehiago izango dituzu txartelak eskainitako abantailak aprobetxatzeko, bai hemen eta baita Europan ere.
Halaxe da: orain, 30 urte bete arte izan zaitezke Gazte-txartelaren jabe. (gehiago…)
Azken urteotan, Internet bidezko banka-zerbitzuak indarra hartu du berezko kanal gisa, banako erabiltzaileentzat zein enpresentzat.
Norberaren kontuak kudeatzeaz gain, sistema horrek gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen ditu, produktuak zuzenean kontratatzeko aukera ematen du eta bere erabilgarritasuna etengabe hobetzen ari da. Horri esker, haren erabilera ohikoa da gaur egun gero eta erabiltzaile gehiagorentzat. (gehiago…)
Gero eta ohikoagoa da Internet bidez era guztietako erosketak egitea: bidaiak, arropa, diskoak, liburuak, ikuskizunetarako sarrerak… baita etxeko erosketak egitea ere. Internet bidez etxetik erostea oso erosoa da, gero eta jende gehiagok egiten du eta ondorioz, gero eta saltoki elektroniko gehiago daude. Halakoetan, ordaintzeko hainbat modu dauden arren, kreditu-txartela erabiltzea da ohikoena. Horrenbestez, Euskadiko Kutxaren txartelekin eroso eta seguru ordain ditzakezu erosketa elektronikoak etxetik.
Saltoki elektroniko gehienek ez dute baldintza berezirik eskatzen erosketa ordaintzeko, baina batzuek segurtasun-sistema gehigarri bat ezarri dute, saltokia eta txartelaren titularra seguruak direla ziurtatzeko. (gehiago…)