Berri onak ditugu Euskadiko Kutxaren mugikorrentzako aplikazioari buruz galdetu diguzuen guztiontzat. Gure mugikorreko bankaren aplikazioa bidean da; hilabete batzuk daramatzagu lanean eta 2012ko lehen hiruhilekoan argia ikusiko du.
Prestatzen ari garen aplikazioa iPhone, iPad, Android eta BlackBerry-etan erabili ahalko da. Horrela zuen mugikorretik edo tabletetik edozein eragiketa edo kontsulta egin ahalko duzue.
Bazenekien mugikorretik, edozein lekutan eta ordutan, Euskadiko Kutxako zure kontuetara sartu eta eragiketak egin ditzakezula? CLNet Mugikorrarekin, Euskadiko Kutxaren banka mugikorraren zerbitzuarekin, CLNeten funtzio nagusiak erabil ditzakezu, era azkar eta errazean.
Interneten Egunaren harira, bost iPad 2 zozketatu ditugu Caja Laboral Net zerbitzuan sartu eta galdera-sorta bete dutenen artean. Hona hemen saridunak:
Asteartean, maiatzak 17, Interneten Nazioarteko Eguna izango da, eta Euskadiko Kutxan zurekin ospatu nahi dugu. Horregatik, 32 Gb-ko bost iPad 2 zozketatuko ditugu maiatzaren 16tik ekainaren 5era bitartean CLNETen sartzen diren bezero partikularren artean. Zozketan parte hartzeko, gure banku elektronikoaren bertsio berriari buruzko galdesorta bete besterik ez duzue egin behar.
CLNetek bi berrikuntza aurkezten dizkizue. Hasteko, hemendik aurrera, CLNeten mugikorrean euskaraz nabigatzeko aukera duzue. Sartzean, hizkuntza aukeratu ahal izango duzue, gaztelaniaz ala euskaraz. Erabiltzen duzuen telefono mugikorraren arabera, aukeratutako hizkuntza gordeko dizue hurrengo konexioetarako.
Horrez gainera, CLNeten “Errepikatu” aukera sortu dugu. Hau da, iraganean egindako eragiketak errepikatzeko aukera duzue modu errazean. Horrela, aurretik egindako transferentzia baten oinarria erabil dezakezue (datuak alda ditzakezue) hartzaile berdinari beste transferentzia bat egiteko.