1 Formula gogoko duzu? Zure nomina Euskadiko Kutxan helbideratuta baduzu, parte hartzeko txartela bete baino ez duzu egin behar eta maiatzaren 20an, 21ean eta 22an izango den Montmelóko 1 Formulako Sari Handia ikusteko 3 pack-etatik bat irabazteko aukera izango duzu.
Consulting PROk, Euskadiko Kutxak autonomo eta negozio txikientzat eskainitako aholkularitza-zerbitzuak, doako bi mintegi antolatu ditu, martxoaren 14an eta 17an:
CLNet, Euskadiko Kutxaren banka elektronikoa, linean dago jada, irudi berria duela. Banka elektroniko erraz, eroso eta elkarreragileagoa da. Diseinu erakargarri eta modernoagoa du, web publikoarekin bat datorrena. Hitz gutxitan: etorkizuneko CLNetera hurbiltzeko beste urrats bat eman dugu.
Euskadiko Kutxak zure kontu eta txarteletan egindako mugimendu nabarmen bakoitzaren berri jasotzeko, mugikorreko mezuen zerbitzua nahi zenuke? Euskadiko Kutxaren mugikorreko alerten zerbitzuaren bidez, zure eragiketen informazioa eta segurtasuna hobe ditzakezu. Dagoeneko 110.000 bezerok baino gehiagok erabiltzen dute, eta zuk ere kontrata dezakezu CLNETen bidez edo hurbilen duzun sukurtsalean. Sei hilabetez proba dezakezu guztiz doan. Gero, 2 euroko kostua izango du sei hilean behin.
Interneten gutunontzi eta kutxa gotor elektronikoa abian jarri ditu Metapostak. Horren bidez, era guztietako dokumentuak jaso eta gorde ahalko dituzu. Zerbitzu hori doakoa, segurua eta etengabea da eta, gainera, legezko balioa du.
Zerbitzu horri esker, zure etxeko gutunontzira egunero iristen den paperezko dokumentazio gehiena ahaztu ahalko duzu. Izan ere, dokumentazio hori euskarri digital batean jaso eta gordeko duzu. Euskarri hori erabat seguru eta konfidentziala da.