Consulting PROk, Euskadiko Kutxaren bezero diren autonomoentzako eta negozio txikientzako aholkularitza-zerbitzuak, negozio eta enpresa txikientzako laguntzei eta dirulaguntzei buruzko doako mintegia egingo du ekainaren 29an eta 30ean Bilbon, Iruñean, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta, lehenengoz, Derion.
Egungo egoera ekonomikoa dela eta, autonomoek eta enpresa txikiek babes handiagoa behar dute eta edozein laguntza ongi etorria da. Consulting PROren mintegiaren helburua, hain zuzen, dauden laguntzen eta dirulaguntzen ezaugarriak eta baldintzak ezagutzera ematea da.
Consulting PROk, Euskadiko Kutxak autonomo eta negozio txikientzat eskainitako aholkularitza-zerbitzuak, doako bi mintegi antolatu ditu, martxoaren 14an eta 17an:
Consulting PROk, Euskadiko Kutxaren bezero diren autonomoentzako eta negozio txikientzako aholkularitza zerbitzuak, doako bi tailer praktiko antolatuko ditu azaroaren 16rako, 17rako eta 18rako:
Euskadiko Kutxak, Gaztempresa Fundazioaren bidez, diruz lagundutako mintegiak antolatu ditu talde txikientzat, zuen negozioaren errendimendua hobetzen lagunduko dizueten gai praktikoak irakasteko (nola bereganatu bezeroak, nola kontrolatu berankortasuna…).
Zer irudituko litzaizuke zure negozioaren neurriko aholkularitza-zerbitzu bat edukitzea? Eta zerbitzu hori doan izango balitz? Bada, egon badago zerbitzu hori eta Consulting PRO du izena.