ACB Liga hastear da eta, horrekin batera, “La Liga con Caja laboral” jokoa hasi da gure Facebook-eko orrian. Jokoak sari mamitsuak eskaintzen ditu eta, funtsean, Ligari eta Errege Kopari buruzko galderak zuzen erantzutean datza.
Otsailaren 10etik 13ra, ostegunetik igandera, Arabak bere karparen ateak irekiko ditu, Madrileko Kirol Jauregiaren (Avda. Felipe II) inguruko eremu ludikoan. Caja Laboral taldeari 2011ko Errege Kopako partidetan beren babesa ematera joango diren Arabako 2.000 zale baino gehiagoren topagune izan nahi du karpa horrek, baita gure lurraldeko baliabide turistikorik eta eno-gastronomikorik onenak beste talde batzuetako zaleen eta publiko orokorraren artean ezagutzera emateko erakusleihorik onena ere.
Euskadiko Kutxak erronka dibertigarria jo die ACB ligako egungo txapeldunei. Hala, Caja Laboral Baskoniako jokalariak eta Dusko Ivanovic entrenatzailea orkestra profesional baten azalean sartu dira Lenkaren “The Show” abesti ezaguna jotzeko.
Caja Laboral Baskoniak, Bartzelonari irabazi ondoren ACB ligako txapeldun berria denak, gure Egoitza Nagusia bisitatu du, ACB ligako txapeldunak garela erakusten duen kopa eskaintzeko.
ACB ligaren finalereko sarreren irabazlen izenak ditugu. Ondoko pertsonek gure taldea bertatik bertara animatzeko aukera izango dute, Euskadiko Kutxaren eskutik:
Eta ondokoek irabazi dituzte talde osoak sinatutako kamisetak:
¡Zorionak eta Aupa Caja Laboral!