Consulting PROk, Euskadiko Kutxaren bezero diren autonomoentzako eta negozio txikientzako aholkularitza zerbitzuak, doako bi tailer praktiko antolatuko ditu azaroaren 16rako, 17rako eta 18rako:
Blogek, gizarte-sareek eta beste tresna digital batzuek bezeroarekiko harremana hobetzeko eta salmentak errazteko eskaini dezaketen laguntzaren inguruko ikuspegi orokorra izan nahi duten pertsonei zuzenduta dago tailer praktiko hori, baita web-orri baten merkataritza-eraginkortasuna nola hobetu jakin nahi dutenei ere.
Mintegi horretan, parte-hartzaileei berankortasuna saihesteko aholkuak emango zaizkie eta legezko teknikak eta tresnak erakutsiko dizkiete ordaingabeak berreskuratzeko.
Tailerrak doakoak dira, baina plaza kopurua mugatua da. Interesaturik bazaude, informazio gehiago eskatu eta ikastaroetan izena eman dezakezu 900 100 240 telefonora deituz edo consultas@consulting-pro.org posta elektronikora idatziz.
Abenduaren 1ean honako mintegi hau izango da: “2010eko itxiera fiskala: optimizatzeko aholkuak“, Vitoria-Gasteizen (Euskadiko Kutxaren Lurralde Zuzendaritzan: Dato kalea, 14an).
Autonomoei, profesionalei eta enpresa txikiei eragiten dien zerga-araudiaren funtsezko alderdiak ezagutzera ematea da mintegi horren helburua, baita 2011rako aurreikusitako berritasunak ere, horiei aurrea hartzeko eta zergen ordainketa optimizatzeko.
TAGS: Euskadiko Kutxa, caja laboral pro, consulting pro, ikastaroak