Consulting PROk, Euskadiko Kutxaren bezero diren autonomoentzako eta negozio txikientzako aholkularitza-zerbitzuak, negozio eta enpresa txikientzako laguntzei eta dirulaguntzei buruzko doako mintegia egingo du ekainaren 29an eta 30ean Bilbon, Iruñean, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta, lehenengoz, Derion.
Egungo egoera ekonomikoa dela eta, autonomoek eta enpresa txikiek babes handiagoa behar dute eta edozein laguntza ongi etorria da. Consulting PROren mintegiaren helburua, hain zuzen, dauden laguntzen eta dirulaguntzen ezaugarriak eta baldintzak ezagutzera ematea da. Informazio praktikoa ematea, enpresa txikientzako laguntzen eta laguntza-lerroen esparruan berritasun nagusiak eskaintzeko:
Tailerrak doakoak dira Euskadiko Kutxaren bezeroentzat, baina plazak mugatuak dira. Interesaturik bazaude, informazio gehiago eskatu eta ikastaroetan izena eman dezakezu 900 100 240 telefonora deituz edo consultas@consulting-pro.org posta elektronikora idatziz.
Consulting PRO Euskadiko Kutxaren bezero diren profesionalei, autonomoei eta negozio txikieu zuzendutako enpresa-kudeaketako doako aholkularitza zerbitzua da. Consulting PROren bitartez, azkar-azkar zure negozioari buruzko edozein zalantza argitu dezakezu. Horretarako, 900 100 240 doako telefonoa duzu eskura, astelehenetik ostegunera 08:30etik 14:00etara eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara. Kontsultak posta elektroniko bidez ere egin ditzakezu, consultas@consulting-pro.org posta-helbidera zuzenduz edo zuzenean www.consulting-pro.org web-orrialdean sartuz.
Gainera, urtean zehar hainbat prestakuntza-ekintza praktiko antolatzen dira (esaterako, mintzagai dugun mintegia) eta hiru hilean behin newsletterra Pro Aldizkari Digitala) bidaltzen da. Aldizkari horrek era arin eta argian negozioetarako informazio praktikoa ematen du.
TAGS: laguntzak, caja laboral pro, consulting pro, mintegiak
Deseo inscribirme en el seminario del día 30 de Junio en Vitoria en horario de 17.30 a 19.00 hrs
Slds Lourdes Montoya
Hola Lourdes,
para poder inscribirte puedes hacerlo llamando al teléfono 900 100 240 o mandando un e-mail a consultas@consulting-pro.org.
Un saludo,