Caja Laboral Contigo -

Logotipo Caja Laboral Contigo

Ezagutu… hipotekak: interesak eta komisioak

Izar12Izar3Izar4Izar5Izar (Ez dago baloraziorik)
Loading ... Loading ...

Berrikitan aipatu dugu finantza-erakundeek zer aldagai hartzen dituzten kontuan hipoteka-mailegua eman ala ez erabakitzeko. Hurrengo urratsari begiratuko diogu orain: zer aldagai dagoen, gure maileguaren truke zenbat ordainduko dugun kalkulatzeko.

Hipoteka-mailegua eskatzeko orduan, kontuan hartu behar dugun gai nagusietako bat zera izango da: zer interes-tasa nahi dugun, interes aldakorra ala finkoa.

  • Interes finko batean, interesak ez du gorabeherarik izaten. Hasieran, interes-tasa altuagoa izaten da, baina bat-batean interes-tasak gora eginez gero, ez du horren eraginik jasango.
  • Interes aldakorra baxuagoa izaten da, baina Euriborraren gorabeheren eragina jasango du.

Adibidez, pentsa dezagun 150.000 €-ko mailegua eskatu dugula, eta Euriborra % 2 dela (adibidea baino ez da). 25 urteko epean % 3,75eko interes finkoa eskaintzen badigute, hilero 771,2 € ordainduko ditugu. Alabaina, Euribor + % 0,7ko tasa aldakorra eskaintzen badigute, % 2,7ko interesa izango dugu, hau da, hilero 688,13 € ordainduko ditugu. Euriborrak gora egiten badu, ordea, hileroko kuota interes finkoarena baino handiagoa ere izan daiteke.

Bestalde, geroz eta gehiagotan eskaintzen dira tasa mistoak, bi aukerak nahasten dituztenak. Adibidez, lehen urtean tasa finkoa eskaintzea, eta gainerako hipotekan tasa aldakorra.

Euriborra

Euriborra erreferentziako indizea da; Europako finantza-erakundeek dirua zenbatean mailegatzen duten adierazten du. Indize horri ehuneko bat eransten zaio (diferentziala esaten zaio). Euriborra gehi diferentziala, gure maileguaren truke ordainduko dugun interesa jakingo dugu.

Adibidez, 2011ko abuztuan Euriborra % 2,097koa da, eta horri, esate baterako, % 1eko diferentziala gehituko zaio. Ondorioz, % 3,09 erantsi beharko diogu maileguan eskatutako zenbatekoari.

Europako Banku Zentralak dagoeneko esan du aurrezki-kutxek eta bankuek mailegatuko duten dirua garestiagoa izango dela, berankortasunaren eta likidezia-ezaren ondorioz. Ez dezagun ahaztu garai hobeagoetan, posible zela Euribor + 0,2 puntutan mailegua lortzea.

Irekiera-komisioa

Beste gastu bat ere hartu behar dugu kontuan, hau da, irekiera-komisioa. Irekiera-komisioa zera da: finantza-erakundeak hipoteka-mailegua formalizatzen duenean kobratzen duen diru-kopurua, administrazio-gastuak eta maileguaren kudeaketaren gastuak estaltzeko.

Hipoteka-maileguarekin gertatzen den bezala, dirua eskatzean dugun negoziazio-ahalmenaren arabera (erakundearekin dugun lotura, nahi dugun hipoteka-tasa…), komisio hori % 0koa edo % 3koa izan daiteke. Adibidez, 150.000 €-ko hipoteka batean, komisio hori 0 edo 4.500 €-koa izan daiteke.

Azkenik, hipotekak dakartzan aparteko gastuak ere izan behar ditugu kontuan. Beste post batean aztertuko dugu hori.

TAGS:

Zabaldu albistea:
  • Facebook
  • TwitThis
  • Meneame
  • del.icio.us
  • Google


Iruzkinak “Ezagutu… hipotekak: interesak eta komisioak”

  1. migu3l(e)k dio:

    Hola, mi nombre es Miguel y tengo una hipoteca con UCI.. desde hace ahora 5 años. El tema es que tengo el interés variable semestral y ahora les ha entrado el “empeño” de que puedo firmar un interés fijo para los próximos 3 años, al 4´24%. Dicen que es por como está la situación…pero nunca se han preocupado por mi, cuando quedé desempleado en Noviembre de 2008, cuando tanto subió el euribor, me subió a 1000 euros de letra, les dije que si podian hacer algo , y ni caso. A los 6 meses me llamaron para ofrecerme pagar la mitad, claro, a los 6 meses…cuando bajó el interés a la mitad, ya no me hacía falta su ayuda. Por eso digo, que me extraña que pongan tanto interés en “salvarme la vida” poniendo a interés fijo los 3 años próximos.

    Pensais que va a bajar el euribor y quieren engancharnos 3 años a interés fijo?

    Un saludo y espero vuestras respuestas.

    • CL Blog(e)k dio:

      Hola Miguel,
      La decisión de pasarse o no a un tipo fijo en tu hipoteca es una apuesta personal. Desde aquí, no podemos valorar la conveniencia o no de una operación de otra entidad y tampoco podemos predecir la evolución del Euribor. Podemos decirte que la previsión de AFI (Analistas Financieros Internacionales) prevé una ligera bajada del Euribor para el año 2012, pero esto es una previsión que puede ser acertada o no y para poder tomar la decisión deberías tener en cuenta más variables inherentes a la oferta de tu entidad.

      Un saludo,

Iruzkin bat utzi