Idazlea CLBlog - Gida praktikoa1 December 2010 | 7

Loading ...
BGAEak (Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak) aurrezki-produktuak dira, eta kapitala metatzea dute helburu, etorkizuneko pentsioak osatzeko. Horrela, aldizkako ekarpenen bidez aurreztu egingo duzu, eta, gainera, zerga-desgrabazioak lortuko dituzu.
Ohiko pentsio-planak bezalakoak dira, bi alderditan izan ezik:
- BGAEak EAEko egoiliarrentzat berariaz sortutako produktuak dira.
- BGAEtan sartutako dirua nahi denean atera daiteke, lehen ekarpenaren datatik 10 urte igaro ondoren. Pentsio-planetako dirua ateratzeko, aldiz, nahitaezkoa da honako egoeraren bat egokitzea: erretiroa, langabezia, gaixotasun larria, ezintasuna edo heriotza.
Zertarako kontratatzen dira BGAEak?
- Erretiro-pentsioa osatzeko. Jubilatu ondoren erosahalmena ez murrizteko konponbide bat da.
- Aurrezteko ohitura hartzeko. Likideziak edo likidezia mugatuak aurreztera “behartzen” zaitu, dirua ezin delako atera 10 urte igaro arte, kasu jakin batzuetan izan ezik (erretiroa, langabezia…).
- Zerga-abantailak: Finantza-tresna horrek PFEZko zerga-oinarria murrizteko aukera ematen du, urteko ekarpenen bidez.
- Hona hemen beste abantaila batzuk:
- Malgutasuna: Zure ekarpenen zenbatekoa aldatzeko edo, nahi izanez gero, etenarazteko aukera izango duzu. Ekarpenen maiztasunaren arabera, gutxieneko zenbateko jakin batzuk daude finkatuta:
- Hilero: 30 euro.
- Bi hiletik behin: 60 euro.
- Hiru hiletik behin: 90 euro.
- Sei hiletik behin: 150 euro.
- Urtero: 300 euro.
Finkatutako gutxieneko mugatik gora, nahi duzun zenbatekoa ordain dezakezu, eta une jakin batzuetan aparteko ekarpenak egin ditzakezu. Beste aukera bat ekarpenik ez egitea izaten da.
- Mugikortasuna: BGAE bateko aurrezkiak beste batean sar ditzakezu, doan.
- Planen arteko intsuldaketak egin ditzakezu, inolako zergarik ordaindu gabe.
- Nahi adina intsuldaketa egin ditzakezu.
- Intsuldaketa guztiak doakoak dira.
- Zerga-ondorioei dagokienez, intsuldaketak ez dira hartzen urtean egindako ekarpentzat, hau da, zerga-oinarrian ez da dedukziorik egiten.
- Aniztasuna: Hainbat eratako planak dituzu aukeran, bai inbertsio motari bai errenta aldakorraren portzentajeari dagokienez.
BGAEn ekarpenen zerga-abantailak
Zure BGAEn ekitaldian zehar egindako ekarpenen bidez, zure PFEZren zerga-oinarria murriztea lortuko duzu. Horrela,BGAEn zerga-ekitaldian sartutako ekarpenen guztizko zenbatekoari dagokion murrizketa egingo da zure zerga-oinarrian (lan-etekinetan…), gehieneko muga jakin bateraino.
Errenta-aitorpenean gehienez ere 8.000 euroko murrizketa egin daiteke, baina zenbateko horri beste 1.250 euro gehitzen zaizkio 52 urtetik gorako urte bakoitzeko, betiere 24.250 euroko muga gainditu gabe. Halaber, ezkontideak ere ekarpenak egin ditzake.
Demagun, adibidez, 50 urteko zergapeko batek 7.000 € sartu dituela bere BGAEn. Ez du inolako minusbaliotasunik eta ezkontideak ez du ekarpenik egin. Bestalde, errenta-aitorpeneko oinarri erabilgarria 20.000 €-koa da, aipatutako ekarpenak kontuan hartu gabe; beraz, zerga-oinarria 13.000 €-koa (20.000-7000) izango da. Baina 9.000 euroko ekarpena eginez gero, zerga-oinarria 12.000 eurokoa (20.000-8000) izango litzateke.
| Baldintzak |
Zenbateko murrizketa likidazio-oinarri orokorrean |
| Gehieneko ekarpena: |
8.000 €
|
| 65 urtetik gorakoek:
1.250 €-ko zenbateko osagarria 52 urtetik gorako urte bakoitzeko. Gehieneko muga: |
24.250 €
|
| Ezkontidearen ekarpenak:
Ezkontideak zerga-oinarri orokorrean sartzeko moduko errentarik ez badu edo errenten zenbatekoa 8.000 €-tik beherakoa baldin bada, gehieneko ekarpen osagarria: |
2.400 €
|
Noiz atera daiteke BGAEtan aurreztutako dirua?
BGAEtan aurreztutako dirua honako kasu hauetan atera daiteke:
- Erretiro-prestazioa.
- Langabezia-prestazioa.
- Gaixotasun larri baten ondoriozko prestazioa.
- Guztizko baliaezintasun iraunkorraren, erabateko baliaezintasun iraunkorraren edo baliaezintasun handiaren ondoriozko prestazioa.
- Heriotza-prestazioa.
- Antzinatasuna: Lehen ekarpenaren datatik 10 urte igaro ondoren, BGAEko dirua nahi duzunean ateratzeko eskubidea izango duzu, aurreko baldintza bat bera ere ez bete arren.
Dirua hainbat modutan atera dezakezu:
- Kapitala jasoz: aurreztutako guztia edo zati bat ordainketa bakarrean eskuratuz.
- Errenten bidez: aldian behin (adibidez, hilero) kopuru jakin bat kobratuz.
- Biak batera: bai kapitala eskuratuz, bai errenten bidez.
Kobrantzen zerga-ondorioak
BGAEtako kobrantzen zenbatekoa PFEZren zerga-oinarrian sartzen eta lan-errendimendutzat hartzen da. Zerga-zenbatekoa dirua ateratzeko moduaren araberakoa izaten da.
- Kapitala:
- Planak 2 urte baino gehiago baditu, kobratutako zenbatekoaren % 60.
- Planak 2 urte baino gutxiago baditu, % 100.
- Kapitala ateratzeko arrazoia ezintasuna denean, zerga-oinarrian % 60 sartzen da, plana 2 urtetik beherakoa izan arren.
- Errenta: zerga-oinarri orokorrean % 100.
- Biak:
- Planak 2 urte baino gehiago baditu, lehen urtean kobratutako zenbatekoaren % 60.
- Bigarren urtetik aurrera, kobratutako zenbatekoen % 100.
Euskadiko Kutxako BGAEak
Euskadiko Kutxan, 2010eko abenduaren 31ra arte, eskaintza garrantzitsua duzu aukeran BGAEtan eta pentsio-planetan. Horien bidez, errentagarritasun handia lortzeaz gain, Samsung LCD 21.5” telebista eskuratuko duzu, 3.000 €-ko ekarpena eginez gero.
Gure planei eta beste batzuei buruzko balorazioak ezagutu ditzakezu, erreferentziazko hainbat ataritan:
TAGS: aurrezkia, Euskadiko Kutxa, desgrabazioak, BGAE
Me he jubilado y tengo tres planes de pensiones con aportaciones que he venido haciendo, desearia rescatarlos en forma de capital con la deduccion del 40% cada uno de ellos en distinto año fiscal.
¿ Es posible?
gracias
Hola Juan,
La pregunta que nos planteas es muy genérica y para poder darte una respuesta concreta necesitamos datos más precisos, ya que por ejemplo los rescates son diferentes para Planes de Pensiones y EPSV por lo que sería necesario asegurarnos de qué producto eres partícipe. En relación a las posibles reducciones dependerán de en qué Hacienda sea la tributación fiscal, de si ha habido anteriormente rescates….
Te recomendamos dirigirte a la propia Agencia Tributaria y ellos podrán aclararte cualquier tipo de duda, o si lo prefieres puedes mandarnos tus datos al buzón de ayuda (es privado y el contenido no se hace público) indicándonos tu dni y datos más concretos.
Quedamos a tu disposición, un saludo
En realidad son tres epsv de tributación en la hacienda de la Diputación Foral de Alava. Sería el primer rescate en cada epsv, pero sigo teniendo interés en hacerlo en diferentes años fiscales, y con la reducción del 40% en cada caso.
ME GUSTARIA SABER QUE TENGO QUE HACER PARA RESCATAR LA EPSV
Hola Ana,
Si cumples con los requisitos indicados en el post, para poder rescatar la EPSV, tienes que acudir a la oficina en la que la tengas abierta y pedir el rescate. Allí, te harán firmar los documentos necesarios, y te explicarán las implicaciones fiscales. El rescate tarde unos días en hacerse efectivo.
Si tienes cualquier otra duda, puedes ponerte en contacto con nosotros,
Un saludo,
Hola, quiero rescatar mi epsv, cumplo uno de los requisitos arriba indicados, pero me han tratado de engañar diciendo que no puedo hacerlo antes de haber transcurrido 10 años. ¿Cómo tengo que actuar? Eskerrikasko.
Hola Aitor,
En caso de no estés de acuerdo con la respuesta, la primera opción es la de reclamar en el servicio de atención al cliente y en el caso de que su respuesta tampoco sea satisfactoria, puedes reclamar en el Banco de España.
No sabemos si tu problema se da con Caja Laboral u otra entidad, pero si es con nosotros, puedes escribirnos a respuestas@cajalaboral.es y podemos intentar ayudarte.
Un saludo,