Errenta Aitorpena egiteko data gertu da. Zure kontu egin dezakezu, edo Ogasun Sailaren bulegoetan, edo Euskadiko Kutxaren sukurtsaletan. Dena dela, zenbait kontzeptu argituko dizugu, eta irabazi-mota bakoitzari zer karga aplikatzen zaion azalduko.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) zerga pertsonala eta zuzenekoa da, eta zergadunak lortutako errenta guztiak zergapetzen ditu.
Zergapeko egitatea (zerga ordaintzeko betebeharra sortzen duena) zergadunak errenta lortzea da (alegia, dirua irabaztea):
Zerga kalkulatzeko, lortutako errentak bi taldetakoak dira:
Errenta bezala, zerga-oinarria (aurreztea likidatzeko hartzen den oinarria) ere bi taldetakoa da:
Zerga-oinarriari legeak ezarritako murrizketak aplikatzearen ondorio da likidazio-oinarria. Murrizketak hauengatik aplikatzen dira: BGAE edo pentsio-planengatik, aitorpena batera egiteagatik, pentsio konpentsatzaileak ordaintzeagatik, etab.
Likidazio-oinarriari dagokion karga aplikatzen zaio, kasu bakoitzean dagozkion kenkariak (kenkari orokorra, jarduera ekonomikoak sustatzeko kenkariak, ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkaria, kenkari pertsonalak, alokairuari dagokiona, sindikatuen kuotak…) zer kuota osori aplikatu jakiteko. Horri esker, kuota likidoa lortuko dugu.
Azkenik, kuota likidoari atxikipenak kenduko dizkiogu (alegia, Ogasunari urtean zehar ordaindu dioguna), eta gure aitorpenaren azken emaitza zein den jakingo dugu.
Hurrengo postean, zure errenta-aitorpenean eragina izan dezaketen zerga-berritasun nagusiak zein diren ikusiko dugu.
TAGS: zerga oinarria, likidazio oinarria, kuota osoa, kuota likidoa, errenta-aitorpena, kenkariak, pfez, murrizketak