“Zure etorkizuneko giltza” argazki-lehiaketako atea irekiko dizu Euskadiko Kutxak. Novia Salcedo Fundazioarekin batera antolatu du.
Euskadiko Kutxako GOren bezeroa (1980ko urtarrilaren 1az geroztik jaiotako gazteak) bazara eta gure Facebook orriko jarraitzailea bazara, iPad bat, iPod Touch edo iPod Nano bat irabaz dezakezu.
Imajinazio apur bat jarri eta bidal iezaguzu zure ametsen, ilusioen, sentipenen… ateak zabaltzen dituen giltzaren -benetako giltzaren edo giltza metaforikoaren- argazki bat concursofotosgo@cajalaboral.es helbidera, irailaren 30a baino lehen.
Lehiakide bakoitzak argazki bat baino ezin du bidali, originala eta esklusiboa izan behar du eta ez da 2 Megatik pasatu behar. Posta-mezuak, parte-hartzailearen datuez gain (izen-abizenak eta NAN), izenburua edo argazki oina izan behar du.
Epai-mahaian hauek egongo dira: Euskadiko Kutxako kide bat, Novia Salcedo Fundazioko kide bat eta EHUko Arte Ederretako irakasle bat. Hiru argazkirik onenak aukeratzeko, argazkiaren originaltasuna eta hunkitzeko gaitasuna baloratuko dute, baita izenburuarekin edo argazki-oinarekin bat datorren ere.
Gainera, astean behin jasotako argazkiak igoko ditugu Facebookera, gure jarraitzaileek ikus ditzaten eta gustukoei botoa eman diezaieten. “Gustatzen zait” boto gehien jasotzen dituen argazkiaren jabeak ere iPod Nano bat jasoko du.
Gehiago jakiteko, kontsulta itzazu lehiaketaren oinarriak.
TAGS: Euskadiko Kutxa, lehiaketak, GO kontua