Ekainaren 24an, asteazkena, Unibertsitatearekiko Konpromisoaren sariak emango dira. Valladolideko Unibertsitateko Kontseilu Sozialak eta ScholaFundazioak antolatu dute emanaldia, Gaztela eta Leongo Juntaren Unibertsitateen Zuzendaritza Orokorrarekin lankidetzan eta Euskadiko Kutxaren babesarekin. Ekitaldia 12:00etan izango da, Santa Cruz Ikastetxe Nagusiaren ekitaldi-aretoan.
Sari hauen helburua da ikasleek unibertsitatearekin duten konpromiso soziala aitortzea, eta aurtengoa hirugarren edizioa da. 1000 eurotako bost sari eta 300 eurotako bost accesit emango dira, honako kategoria hauetan:
Sarituek minutu batez azalduko dute beren iritziz unibertsitatearekiko konpromisoa zer den, eta, jarraian, mahaiko kideen eskutik saria jasoko dute.
Evaristo Abril Domingo, Valladolideko Unibertsitateko (UVA) errektorea, eta Juan Casado Canales, Gaztela eta Leongo Juntaren Unibertsitateen zuzendari orokorra, izango dira buru, eta ekitaldia irekitzeaz eta ixteaz arduratuko dira. Gainera, Lucio Gabriel de la Cruzek, UVAko Kontseilu Sozialeko lehendakariak; Arturo León Álvarezek, Schola Fundazioko lehendakariak; eta Pedro Ugalde Ayerbek, Euskadiko Kutxaren Gaztela eta Leongo eskualde zuzendariak, hitz egingo dute ekitaldian.
TAGS: sariak