Euskadiko Kutxak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako Sailak abenduaren 3an emango diote 2009ko Boluntariotza Saria Behar Bidasoa GKEari, 32 urtean Hirugarren Munduko hainbat herrialdetan eginiko boluntario lanarengatik.
Behar Bidasoa irabazi asmorik gabeko boluntario elkarte bat da, eta bazkideen lana bateratuz eta koordinatuz, Hirugarren Munduko herrialdeei garatzen laguntzea du helburu.
Dagoeneko salgai dago Kalea diskoa, Kepa Junkerak lehengo urtean Etxea lanarekin hasitako trilogiaren bigarren partea. Latinoamerikako 82 artistak interpretatutako 24 euskal kanta tradizionalek osatuta dago diskoa. CD bikoitza da eta testu-liburu luzea du osagarri, abestien ohar eta hitzekin, euskaraz nahiz gaztelaniaz.
Kepa Junkerak duela urtebete baino gehiago ekin zion abentura horri, Euskadiko Kutxak babestuta. Euskal kantagintzako piezarik ederrenak mundu zabaleko artisten ahotsez eta euskaraz grabatzea zen helburua.
2000. urtetik Mozambikeko Marrupa eskualdearen garapena bultzatzen du Mundukide Fundazioak, mikroenpresa kooperatiboak sortzen lagunduz eta nekazaritzaren garapena eta azpiegiturak eraikitzea sustatuz. Nekazaritza sustatzeko ekimenaren barruan, 2002 urtetik mikrokreditu-programa dago martxan, nekazariei landutako lurrazalera handitzen eta laboreak dibertsifikatzeko erremintak eta haziak lortzen laguntzeko.
Zure enpresa kudeatzeko aholkuak behar dituzu? Bada eman ezazu izena Javier Fernández Aguado Management aditu eta pentsalari entzutetsuaren hitzaldira etortzeko. Hitzordua ostegunean, hilak 5, da; 19:00etan Donostiako Londres hotelean.
Urriaren 25ean, igandea, Euskal Kirolaren VI. Eguna ospatuko da Tolosako Usabal Kiroldegian. Ekimena Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) antolatu du, Euskadiko Kutxaren laguntzaz. 11:00etatik 15:00etara, kirol-tailerretan parte hartzeko eta erakustaldi eta lehiaketa ofizialak ikusteko aukera izango duzue. Gainera, Euskadiko Kutxak haurrentzako eremua prestatu du: puzgarriak eta sorpresa ugari egongo dira bertan.