Berrikitan aipatu dugu finantza-erakundeek zer aldagai hartzen dituzten kontuan hipoteka-mailegua eman ala ez erabakitzeko. Hurrengo urratsari begiratuko diogu orain: zer aldagai dagoen, gure maileguaren truke zenbat ordainduko dugun kalkulatzeko.
Irailaren 28an -asteazkena-, 20:00etatik aurrera, Mirza Teletovic, Pau Ribas eta Nemanja Bjelica Gasteizko Dato kaleko Euskadiko Kutxaren sukurtsalean izango dira, Kalean ikusiko dugu elkar kanpainaren baitan.
Sukurtsalera joaten diren baskoniazale guztiek argazkiak atera ahal izango dituzte beren idoloekin, bai eta haien autografoak eskuratu ere. Gainera, saskibaloiaren inguruko jarduera mordoa egingo dira arratsaldean, jokalariek eta zaleek elkarrengandik gertuago egoteko beta izan dezaten.
Zalantza asko sortzen zaizkigu etxea erostea pentsatzen dugunean. Gainera, hipotekan pentsatuta, are gehiago nahasten gaituzte termino teknikoek (Mibor, Euriborra, gainbalioa, interes-tasa finkoa, interes-tasa aldakorra, katastro-balioa, OHZ…), ekonomiaren ziurgabetasunak eta hedabideen alarmismoak. Garai nahasietan bizi gara, eta hipoteka-mailegua lortzeko aukerarik ba ote dugun galdetzen diogu geure buruari.
Zalantzarik gabe, aldaketa handiko garaian bizi gara. Gaur egun, finantza-erakundeak aritzen diren eremuan maileguetarako diru gutxiago dago eta, aldaketa ekonomikoek errealitatea egonkortzen duten bitartean, herritarroi gehiago kostatzen zaigu dirua lortzea, garestiagoa dagoelako eta banku-erakundeek berme gehiago eskatzen digutelako mailegua emateko.
Laburbilduz, krisi-egoera honetan hipoteka-mailegua sinatzeko aukera dago, bai, baina hainbat aldagai hartu behar ditugu kontuan:

Etika, Humanismo eta Zientzia elkarrizketen aurkezpena: Pedro María Ugalde, Euskadiko Kutxako Lurralde Zuzendaria; Julen Ballestero, Basurtuko Ospitaleko Kudeaketa Zuzendaria; Rafael Herrero, Basurtuko Ospitaleko Antolakuntza Zuzendariordea
Asteazkenean, hilak 21, Etika, Humanismo eta Zientzia elkarrizketak hasiko dira, Basurtuko Ospitaleak eta Euskadiko Kutxak antolatuta. Aurten, Bilbon izango dira lehen aldiz. Gainontzeko eztabaida foroetan presentzia txikia izaten duten eta gizartearentzat interesgarriak diren gaurkotasuneko gaiak jorratzea da jardunaldi hauen helburua.
Euskadiko Kutxak kreditu berdeen lerro berriak jarri ditu martxan, iraunkortasuna sustatzen duten produktuen eta zerbitzuen erosketa finantzatzeko: ekokredituak. Horien helburua kontsumo txikiko ibilgailuen eta etxetresnen erosketa sustatzea da, baita energia-eraginkortasuna handitzera bideraturiko etxe-berritzeak ere, interes-tasa murriztuen eta lehentasunezko prezioen bitartez.