Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak Bihotza ekintzaile saria eskuratu du. Enpresa berrien sorrera sustatzen duten erakundeen, enpresen edo eragileen lana saritzen du ekimen horrek.
Ekainaren 19an, ostiralean, 19:00etan, adin guztietako korrikalariak bilduko dira Leonen, Ordoño II kalean, IX. Milla Urbana Caja Laboral Ciudad de León proban parte hartzeko.
Ekainaren 14an Odol Emaileen Mundu Eguna egingo da. Egun hori mundu guztiko odol emaileak aitortzeko eta eurei eskerrak emateko izaten da. Ildo horretan, Odol Emaileen Eguna dela eta, ekainaren 10ean, asteazkena, odola emateko kanpaina berezia antolatu zuten Euskadiko Kutxaren Donostiako Egoitzan (Askatasuna etorbidean), eta kanpainak arrakasta handia izan zuen.
Emakumea zara eta Gipuzkoan enpresa bat sortzeko asmoa duzu? Anima zaitez! Emekinek zure ametsa egi bihurtzen lagunduko dizu.
Emekin-Emakume Ekintzailea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizartearen Sailaren, Euskadiko Kutxaren eta Aspegiren (Emakume Profesionalen eta Enpresarien Gipuzkoako Elkartearen) ekimena da, eta honako helburu hau du: Gipuzkoan emakumeek bultzaturiko enpresa-proiektuak sustatuz enplegua sortzea.
Euskadiko Kutxak eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odola emateko jardunaldi berezia antolatu dute. Ekainaren 10ean, asteazkenean, egingo da, Odol Emaileen Mundu Egunaren ekintzen barruan.
Gipuzkoan egunero 140 odol-emate baino gehiago behar ditugu, probintziako behar hemoterapikoei erantzuteko.