Egungo gizartean, finantza-erakundeekin harremanak izatea ezinbestekoa da. Ezinbestean horiekin harremanetan gaude, horien bitartez egiten ditugun eragiketak direla medio, hala nola nomina-helbideratzeak edo mailegu-eskatzeak. Baina, ezagutzen ditugu zer motatako finantza-erakundeak dauden eta horien arteko aldeak? Eta garrantzitsuena, bezero garen aldetik, badakigu gure interesen arabera zer aukera den egokiena guretzat? Informazioz gainezka eta aukera-sorta handia dagoen gizarte honetan, kasu gehienetan, galduta sentitzen gara horrelako galderen aurrean.
CLNeten bidez, zure kontuak kontsultatu eta banku-eragiketak egiteaz gain, Euskadiko Kutxaren produktu eta zerbitzu batzuk kontrata ditzakezu, inora joan gabe eta sukurtsaleko ordutegiaren mende egon gabe. Jakin nahi duzu zein diren?
Euskadiko Kutxaren banka elektronikoan aurrezki-produktuak, finantzaketa-produktuak, txartelak, aseguruak eta beste hainbat zerbitzu kontrata ditzakezu, hala nola postamail, mugikorreko alertak eta erosketa elektroniko segurua.
Euskadiko Kutxako banka elektronikoa urrian erabili zuten bezero guztien artean zozketatutako Ipad 2 gailuak irabazi dituzten bi saridunen izenak baditugu jada:
Bejondeizuela! CLNet-era sartzeko beste gailu bat lortu duzue. Goza dezazuen espero dugu.
Oraingoan zorterik izan ez baduzue, oraindik irabaz dezakezue: gogoan izan beste bi iPad zozketatuko ditugula azaroan CLNet-era sartzen zaretenon artean eta beste bi abenduan sartzen zaretenon artean.
“Burtsa” komunikabide guztien ekonomiako orrialdeetan behin eta berriro azaltzen da. Gutxi gorabehera, mundu guztiak daki burtsan erosi eta saldu egiten dela, eta dirua irabazi eta galdu egiten duen jendea dagoela. Baina, zer da burtsa?
Aurtengo urria “historikoa” izango zela uste genuen, Loterías y Apuestas del Estado sozietatearen akzioak erosteko aukera eskaintzea aurreikusita zegoen eta. Espainian inoiz egin den balore-eskaintza publikorik handiena izango zen hura. Eragiketaren bidez, diru-kutxa publikoek 8.000 milioi euro inguru biltzea espero zen, baina, azkenik, ekimena bertan behera geratu da, alde batetik, merkatuetan piztutako interes eskasagatik, eta bestetik, presio politikoengatik. Baina, zer da Saltzeko Eskaintza Publiko (SEP) bat?