Jende askok krisiaren negu hotzak astindu gaituenean ezagutu ditu arriskua kalifikatzen duten agentziak edo rating-agentziak. Komunikabideek haien oharrak egunero jakinarazten dizkigute, eta era guztietako enpresa, gobernu eta erakundeak dardarka egoten dira zer erabakitzen duten jakiteko. Baina jende askorentzat krisiaren protagonista “ezezagunak” dira. Jarraian, zergatiak azaltzen saiatuko gara, erraz ulertzeko moduan.
Urtarrilaren 3an bi iPad 2 zozketatu genituen abenduan Euskadiko Kutxako banka elektronikoa erabili zuten bezeroen artean. Eta ondokoak dira bi saridunak:
Zorionak! Goza ditzazuen espero dugu!
Ordaindukoak, izenak berak adierazten duenez, ordaintzeko promes bat sinbolizatzen du.Definizioa erraza da eta post honetan horren ezaugarriak azaltzen ahaleginduko gara: izan ditzaketen arriskuak eta horietatik espero dezakegun errentagarritasuna.
Berri onak ditugu Euskadiko Kutxaren mugikorrentzako aplikazioari buruz galdetu diguzuen guztiontzat. Gure mugikorreko bankaren aplikazioa bidean da; hilabete batzuk daramatzagu lanean eta 2012ko lehen hiruhilekoan argia ikusiko du.
Prestatzen ari garen aplikazioa iPhone, iPad, Android eta BlackBerry-etan erabili ahalko da. Horrela zuen mugikorretik edo tabletetik edozein eragiketa edo kontsulta egin ahalko duzue.
2007an krisiak eztanda egin zuenean, zaila zen mundu mailako fenomeno bihurtuko zela eta bost urte geroago oraindik horren eraginak jasango genituela asmatzea. Izan ere, pasarteka azaltzen ari den krisia da. Hasieran finantza-krisia zen eta horrek mundu mailako atzeraldia ekarri zuen. Aplikatu ziren politika ekonomiko (fiskal eta monetario) ugariei esker, 2010ean ilusioa berreskuratu genuen, herrialdeen BPGak gora egin zuela ikusterakoan. Baina pozak, esaerak dioen bezala, pobrearen etxean ez du askorik irauten.