Caja Laboral Contigo -

Logotipo Caja Laboral Contigo

Caja Laboral Contigo

Zure hipoteka kalkulatu nahi duzu?

simulador_compra_viviendaEtxebizitza sektorean prezioek izandako beherakada aprobetxatu nahi baduzu, eta etxebizitza bat erosteko asmoa baduzu, edo bestalde, egun duzun hipotekaren ezaugarriak hobe ditzakezun aztertzen ari bazara, Euskadiko Kutxak erreminta interesgarria eskaintzen dizu.

Euskadiko Kutxa Zurekin proiektuan hainbat erreminta zehaztuko dizkizugu aste osoan. Hona hemen lehenengoa.

read more

Ekuadorreko misio kaputxinoak jaso du Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak ematen duten Elkartasunaren Nazioarteko Nafarroa Saria

Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak Aguarico-ko Bikariotza Apostolikoari (Ekuadorreko misio kaputxinoa) eman dio Elkartasunaren Nazioarteko Nafarroa Saria, 1953 urteaz geroztik Ekuador ekialdeko herri indigenen alde egiten duen lanagatik.

Sari hau, Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak sustatzen dutena, 2001 urtean eratu zen, hainbat pertsona, elkarte, gobernuz kanpoko erakundek eta entitatek sektore sozial eta herrialderik behartsuenei laguntzeko boluntario egiten duten lana aitortu eta ezagutarazteko, eta hala, lan honen balioari buruz gizartea sentiberatzeko.

read more

Euskadiko Kutxak FITCH agentziaren A+ ratinga lortu du

FITCH ebaluazio agentziak A+ rantinga eman dio Euskadiko Kutxari. Hau da, FITCH agentziaren ebaluazioaren arabera,  interesak eta printzipala  ordaintzeko ahalmen handia du Euskadiko Kutxak.

FITCH Agentziak enpresak alderatu eta sailkatu egiten ditu, bakoitzaren bermea eta kaudimena kontuan hartuta.

read more

Kontrola ezazu zure ekonomia Moneytrackin’ eta Caja Laboral Net-ekin

Euskadiko Kutxa Zurekin aurkeztean esan genuenez, besteak beste,  zure ekonomiaren kontrola hobetzeko erabil ditzakezun tresnak aipatuko ditugu.  Oraingo honetan Moneytrackin’ aurkezten dizugu, on line tresna doanekoa, bide ematen dizuna zure diru sarrera eta gastuak erraz kontrolatzeko, eta aurrezteko aholkuak beste batzuekin elkarbanatzeko, izenik agertu gabe.

Moneytrackin’-en zure gastu eta diru sarrera guztiak erregistra ditzakezu eta etiketak jarri ondo antolatzeko. Uneoro jakin ahal izango duzu zein den zure egoera finantzarioa eta garbi ikusiko duzu zure dirua nora doan. 

read more

Euskadiko Kutxaren blog berria

Euskadiko Kutxak blog berria du: Euskadiko Kutxa  Zurekin, ekonomia ulertu eta kudeatzeko gida praktikoa.

Zifra eta datu ofizialak alde batera utzi eta  erabiltzaileengana hurbiltzea da Euskadiko Kutxa Zurekin blogaren helburua. Informazio baliagarria eskaini nahi dizugu: ekonomia kudeatzeko aholkuak, segurtasun aholkuak, interneten eskura dituzun tresna baliagarriak, Euskadiko Kutxari buruzko berriak…

Egunero blogean sartu beharrik gabe informatuta egoteko, berriak RSS bidez jaso ditzakezu. Euskadiko Kutxa Zurekinen azken berriak jakingo dituzu beti, albiste bat publikatzen dugunean automatikoki jasoko baituzu zure irakurgailuan.

read more
Orria: 15 - 15  « Lehenengoa  ... « 11  12  13  14  15