Euskadiko Kutxak eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odola emateko jardunaldi berezia antolatu dute. Ekainaren 10ean, asteazkenean, egingo da, Odol Emaileen Mundu Egunaren ekintzen barruan.
Gipuzkoan egunero 140 odol-emate baino gehiago behar ditugu, probintziako behar hemoterapikoei erantzuteko.
Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioa, Bihotza duten enpresei ematen zaien Bihotza Sarietarako proposatu dute. Sariak Gestión 2-17k, Euskadiko eta Nafarroako negozio, enpresa, merkataritza eta industriaren berri ematen duen enpresa-egunkariak, ematen ditu urtero.
Maiatzaren 27an, asteazkena, Gestion 2-17k eta ekimenean laguntzaile diren 14 komunikabidek 2009ko BIHOTZA Saria emango diete Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako bihotza duten zortzi enpresari, erakunderi edo profesionali.
Asteazkenean, hilak 20, agur esan genion Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioari, Oinazea kontatu, oinazez kontatu elkarrizketarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu Aretoa jendez bete zen Anjel Lertxundi eta Joxe Aranzabalen hausnarketa eta esperientziak entzuteko.
Asteazkenean, hilak 20, Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioko laugarren topaketa egingo da, Euskadiko Kutxak, Donostia Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Anjel Lertxundi idazleak eta Joxe Aranzabalek, “Medikuak esan dit minbizia dudala” liburuaren egileak, oinazea gaur egungo medikuntzan gaia landuko dute, “Oinazea kontatu, oinazez kontatu” izenburupean.
Datorren igandean, maiatzak 17, Donostiako Maratoi Erdia izango da, beti bezala Euskadiko Kutxak babestuta. Hitzordua 10:00etan izango da, Kursaal Jauregian.
Aurtengo edizioan berritasun bat izango du herri-proba horrek: parte hartzaileek 10 edo 21 kilometroko modalitateen artean aukeratu ahal izango dute. Modalitate bakoitzak bere sailkapena eta bere sariak izango ditu. Zalantzarik gabe, berritasun hori lagungarri izango da berez onarpen handia duen proba hori ospetsuago izan dadin.