Duela gutxi, Errenta Aitorpena ulertzeko oinarrizko kontzeptu batzuk azaldu genizkizun. Seguru asko, behin kontzeptuak argituta, zure emaitzetan eragina izan dezaketen zerga-berritasun nagusiak zein diren jakin nahi izango duzu.
Errenta Aitorpena egiteko data gertu da. Zure kontu egin dezakezu, edo Ogasun Sailaren bulegoetan, edo Euskadiko Kutxaren sukurtsaletan. Dena dela, zenbait kontzeptu argituko dizugu, eta irabazi-mota bakoitzari zer karga aplikatzen zaion azalduko.
2010eko PFEZaren kanpaina gero eta gertuago dugu. Ohikoa den legez, Euskadiko Kutxan laguntza eskaini nahi dizugu, zenbaki artean denborarik gal ez dezazun. Horrela, apirilaren 6tik, gure sukurtsaletan Errenta Aitorpena egiteko hitzordua hartu dezakezu dagoeneko.
Euskadiko Kutxak euskararen erabilera areagotzeko hitzarmen bat sinatu du Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, eta Urnietako Udalekin. Elkarren arteko ahozko nahiz idatzizko harremanak euskaraz izateaz gain, euskara ahalik eta gehien erabiltzen saiatuko dira jarduera esparru guztietan.
1 Formula gogoko duzu? Zure nomina Euskadiko Kutxan helbideratuta baduzu, parte hartzeko txartela bete baino ez duzu egin behar eta maiatzaren 20an, 21ean eta 22an izango den Montmelóko 1 Formulako Sari Handia ikusteko 3 pack-etatik bat irabazteko aukera izango duzu.