Caja Laboral Contigo -

Logotipo Caja Laboral Contigo

Caja Laboral Baskoniako jokalariak Dato kaleko sukurtsalean dituzu zain

Izar12Izar3Izar4Izar5Izar (Ez dago baloraziorik)
Loading ... Loading ...

Adi, Caja Laboral Baskoniaren zaleok! Ostegunean -hilak 9-, jokalariak oso gertutik ikusteko eta sinatutako poster bana lortzeko aukera izango duzue, Gasteizen.

Teletovic, Prigioni, San Emeterio, Bjelicatarrak eta konpainia Euskadiko Kutxaren Dato kaleko sukurtsalean izango dituzue, zain, 13:00ean. Ordubete inguru egingo dute bertan, taldearen posterrak sinatzen eta bertaratzen zareten zale guztioi oparitzen.

Caja Laboral Baskoniaren Errege Koparako poster ofiziala

Dato kalera etorri eta gure jokalari gogokoenak agurtze hutsagatik, Errege-koparako egin duten poster berria lortuko duzue, sinadura eta guzti. Gainera, otsailaren 16tik 19ra bitartean Bartzelonan jokatuko den kirol-ekitaldi handi horretarako animoak eman ahal izango dizkiezue.

TAGS:

Zabaldu albistea:
  • Facebook
  • TwitThis
  • Meneame
  • del.icio.us
  • Google


Iruzkinak “Caja Laboral Baskoniako jokalariak Dato kaleko sukurtsalean dituzu zain”

  1. [...] el enlace: Los jugadores del Caja Laboral Baskonia te esperan en la oficina … Esta entrada fue publicada en Araba/Álava, Baskonia, Vitoria-Gasteiz y etiquetada Baskonia, [...]

Iruzkin bat utzi