Euskadiko Kutxak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako Sailak abenduaren 3an emango diote 2009ko Boluntariotza Saria Behar Bidasoa GKEari, 32 urtean Hirugarren Munduko hainbat herrialdetan eginiko boluntario lanarengatik.
Behar Bidasoa irabazi asmorik gabeko boluntario elkarte bat da, eta bazkideen lana bateratuz eta koordinatuz, Hirugarren Munduko herrialdeei garatzen laguntzea du helburu.
1976an sortu zen Behar Bidasoa, Jose Ramon Amunarriz misiolari iruindarra Ruandara joan zenean. Hain zuzen ere, Irungo zenbait lagunek konpromisoa hartu zuten Amunarrizi Ruandako bizi kalitatea hobetzen laguntzeko.
Ordutik, Behar Bidasoaren lehentasunezko helburu bat izan da gizarte boluntariotza eta lankidetza sustatzea, hala gurean nola Hegoaldeko herrialdeetan. Egun, 68 boluntario finko eta ekintza jakinetarako 200 laguntzaile ditu.
Behar Bidasoaren jarduerak lau ardatz ditu, boluntarioen bitartez herriei garatzen laguntzeko:
Boluntarioak lortzeko ahalmenaren harira, bereziki azpimarratzekoa da 1994ko urrian elkarteak egin zuen jardunaldia; “Irun martxan Ruandaren alde”. Behar Bidasoak 1.400 boluntario bildu zituen jardunaldi horretan, eta Irun erdigunea 20.000 lagun baino gehiago bildu zituzten ikuskizunen agertoki erraldoi bihurtu zen.
1995ean Gurutze Gorriaren saria jaso zuen Behar Bidasoak, boluntarioek eginiko gizarte lanaren ordainetan. 1998ko ekainaren 2an, berriz, erabilera publikoko erakunde izendatu zuten.
Gipuzkoako Foru Aldundiak asoziazionismoa eta boluntariotza sustatzea ditu helburu, besteak beste. Horregatik sortu zen 1995ean Boluntariotza Saria, gizarte hobea eraikitzen laguntzen duten pertsonen eta erakundeen lan eskerga saritzeko.
Ildo horretan, Euskadiko Kutxak partaidetzaren eta lankidetzaren aldeko apustua egin du beti, bere kooperatiba munduaren balioak direlako eta gure gizartea hobetzen laguntzen dutelako.
2008tik Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako Sailak eta Euskadiko Kutxak babestu dute saria, arlo honetan izan duten lankidetza estuari jarraipena emateko.
1995 Asoziazio sarea
1996 Nuevo Futuro Lasarte
1997 AFAGI
1998 Eskola Laguntza
1999 AGIPAD
2000 ACASGI
2001 Gipuzkoar Pentsiodunen Elkartea
2002 Nagusilan
2003 Karitatearen alabak
2004 DEE
2005 CERMI
2006 Gipuzkoako Espetxeetako Pastoraltza
2007 Juan Mª Garitano
2008 IZAN Fundazioa
TAGS: sariak, elkartasuna