Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Euskadiko Kutxak Euskal Herritar Unibertsalaren Saria ematen dute urtero, nazioartean Euskal Herriaren irudi ona zabaltzen duten norbanako, elkarte, talde edo erakundeen lana aitortzeko. Hain zuzen, ildo horretan lan bikaina egiten duten bi sortzaile izan dira 2009ko saridunak:
Oso ibilbide oparoa egin du zinemarako argazki zuzendaritzan, 1970.eko hamarkadan hasita. Gaitasun eta sentsibilitate aparta erakutsi ditu bere lanean eta bere izena klasiko bihurtu da zinema munduan . Besteak beste, Pilar Miró, Carlos Saura, Fernando Trueba, Víctor Erice, Pedro Almodóvar, Alejandro Amenábar, Julio Medem, Montxo Armedariz eta Imanol Uriberekin egin du lan.
Nazioarteko hainbat produkziotan lan egin du, besteak beste, Woody Allen zuzendari handiarekin.
Hain zuzen, Javier Aguirresarobe izan da iaz sekulako arrakasta izan zuten ondoko bi filmen argazki zuzendaria:
Kukuxumusu ideia eta marrazki lantegia sortu eta bere lana 60 herritan zabaltzea lortu du Mikel Urmeneta iruindarrak, hasierako marrazkien freskotasun eta indarra galdu gabe.
1989ko Sanferminetarako kamiseta batekin hasitako ideia nazioarteko arrakasta duen enpresa eta ekintzaile askoren eredu bilakatu da Kukuxumusu. Besteak beste, ondoko enpresa eta erakundeentzako lan egin du Mikel Urmenetak: Microsoft, Kodak, Inoxcrom, Heraclio Fournier, Greenpeace, Medicus Mundi, Bayer, AEBetako tenis Opena…
Euskal Herritar Unibertsalaren 13. Saria izan da aurtengoa. Izan ere, azken urte hauetan, kirol, zientzia, arte, gizarte eta kultura arloko hainbat pertsona eta erakunde esanguratsu saritu ditugu:
2008 Juan Mari Arzak
2005 Joaquín Achucarro
2004 Joanne Somarriba
2003 Ainhoa Arteta eta Martin Ugalde
2002 Xabier de Irala
2001 Pablo Mandazen , “Hermano Ginés”
2000 Juanito Oiartzabal eta Jon Sobrino
1998 Donostiako Orfeoia eta Jorge Oteiza
1997 Laboa Monsiñorea eta Eduardo Chillida
TAGS: Euskadiko Kutxa, Euskal Herritar Unibertsalaren saria, sariak