- Mailegu bateko ordaindu gabeko diru kopuruari ordaindu behar diren interesak kalkulatzeko (ikus UTB) aplikatzen zaion portzentajea. Finkoa, aldakorra edo mistoa izan daiteke.
- Interes-tasa finkoa maileguak irauten duen denboran aldatzen ez dena da.
- Interes-tasa aldakorra finantza-erakundearekin finkatutako epeetan eguneratu eta berrikusten da.
- Interes-tasa mistoak interes finkoa du jakineko aldi batean eta aldakorra gainerakoan.
- Finantza-erakundeari gordailu, kontu edo funts gisa maileguan emandako diruari aplikatzen zaion irabazi-portzentajea.