Agiri pribatuei izaera publikoa ematen dien funtzionarioa da. Bere sinaduraren bidez, agiriok baimendu eta dagozkien ondorioetarako fede ematen du notarioak. Esku hartzen duen agiriak (ondasunen salerosketa- kontratuak edo hipoteka-maileguak, adibidez) legezkoak direla bermatzen du, haren ekintzek funtzionario publikoei dagozkien egia-presuntzioa baitute. Hori dela eta, legeek eta araudiek gaitasuna onartzen diote zuzenbide pribatuaren arloko auzibidetik kanpoko kontratu eta ekintza zibil eta merkataritzakoei fede publikoa emateko, baita herritarrei ekintzen gaineko akta publikoen inguruko irizpen eta aholkuak emateko ere, batez ere testamentuekin eta jarauntsi- eskubidearekin zerikusia duten gaietan.