Caja Laboral Contigo -

Logotipo Caja Laboral Contigo

Zer da BEZ Balio Erantsiaren gaineko Zerga

Kontsumoaren gaineko zeharkako zerga. Kostu bidez egindako ondasunen eta zerbitzuen transferentzietan aplikatzen da, eta azken erabiltzaile edo kontsumitzaileek ordaintzen dute. BEZaren zenbatekoa salgaiaren edo zerbitzuaren balioaren portzentaje bat da, eta kontsumitzaileek salgaia edo zerbitzua erostean ordaindu behar dute. Zerga gutxikorra da, hau da, mundu guztiari kobratzen zaio berdin, norberaren ahalmen ekonomikoa alde batera utzita. Ekonomia bateko ondasun eta zerbitzu guztiak ez daude BEZak kargatuta; adibidez, banka-zerbitzuengatik ez da BEZik ordaindu
behar. Higiezinen salerosketan, etxebizitza berriei soilik aplikatzen zaio BEZa.

Zabaldu albistea:
  • Facebook
  • TwitThis
  • Meneame
  • del.icio.us
  • Google