Notario batek sinatu eta baimendutako dokumentu publikoa, bere edukia ofizial egin eta Jabetza Erregistroan inskribatzeko gaitzen duena. Etxebizitza baten eskrituran honako elementu hauek sartzen dira, beste batzuen artean: esku hartzen duten alderdi sinatzaileak (gehienetan saltzailea eta eroslea), etxebizitzaren xehetasunezko deskripzio fisikoa, eskurapeneko jabetza-titulua, aipaturiko titulua saltzailearen izenean dagoela adierazten duen erregistroko inskripzioa duena, etxebizitza edo higiezinaren balioa, etxebizitzaren kargak, baldin baditu, eta salerosketaren prezioa eta ordaintzeko modua.