Zure enpresa kudeatzeko aholkuak behar dituzu? Bada eman ezazu izena Javier Fernández Aguado Management aditu eta pentsalari entzutetsuaren hitzaldira etortzeko. Hitzordua ostegunean, hilak 5, da; 19:00etan Donostiako Londres hotelean.
Euskadiko Kutxaren Gaztempresa fundazioak gonbidatu du Javier Fernández Aguado, azaroaren 4 eta 5 ean Bilbon eta Donostian “ekintzaileentzat 1010 aholku” hitzaldia eskaintzeko.
Enpresa proiektu bat hasi nahi dutenentzat edo jadanik martxan jarrita dutenentzat, nahiz profesional ibilbide oparoa izan dutenentzat ere hitzaldi atsegin eta probetsugarria izango da. J.F Aguadok urteetan zehar izan duen esperientziaren ondorioz bildutako aholku praktikoak eskainiko ditu enpresa esparruan kudeaketa oparoa lortzen laguntzeko.
Auzi eta gai guztiak era ulerterrazean azalduko ditu, ikuspegi praktiko eta kontzeptuala eskainiz, parte-hartzaile guztien artean hausnarketa baliagarria zein sakona eragiteko asmoz.
Bertan ikusiko dugu elkar!
TAGS: ekintzailetza, gaztempresa
Podéis ver algunas fotos de la conferencia en Flickr:
Ekitaldiaren argazkiak ikusgai dituzue Flickerren:
http://www.flickr.com/photos/cajalaboral/tags/javierfernándezaguado/