Idazlea CLBlog - Zozketa eta promozioak27 January 2012 | 0

Loading ...
Metaposta kutxa gotor elektronikoa da. Bertan, zure agiri garrantzitsuak (nominak, fakturak, aseguru-polizak, egiaztagiriak, kontratuak…) segurtasun osoz gorde ditzakezu. Orain, gainera, 16 gigako lau iPad, WiFi eta 3 G konexio eta guzti zozkatuko ditugu, eta bat zeuk eskura dezakezu. Izan ere, zozketa maiatzaren 4an egingo da, 2012ko urtarrilaren 23tik maiatzaren 3ra bitartean CLNeten bidez Metapostan alta ematen duten Euskadiko Kutxako bezeroen artean. Postamail zerbitzuaren erabiltzailea izatea ere nahitaezko baldintza da.
Zozketan parte hartu nahi baduzu:
- CLNet kontuan sartu eta Metapostan alta eman behar duzu. Menu nagusian, “Korrespondentzia” atala dago; barruan, Metaposta aukera eta alta edo baja emateko azpi-aukerak aurkituko dituzu.
- Altan klikatu ondoren, sistemak zure CLNet-en sinadura-txarteleko gakoetako bat eskatuko dizu. Sinadura sartu ondoren, baldintzak irakurri eta onartu egingo dituzu.
- Sistemak bi pasahitz sortzen ditu: bata pantailan agertuko da (nonbait idatzita gorde behar duzu, ez delako berriro bistaratuko eta kontua aktibatzeko ezinbestekoa delako), eta bestea SMS bidez iritsiko zaizu gure datu-basean daukagun telefono-zenbakira.
- Sartu www.metaposta.com webgunean eta idatzi zure NANa edo IFKa, baita CLNet-en agertu den pasahitza ere, “Postontzira sartu” laukitxoan.

- Aldatu pasahitza (horretarako, SMS bidez jaso duzun zenbakia erabili behar duzu).
- Postamail, Euskadiko Kutxaren agiri guztiak posta elektronikoz jasotzeko zerbitzua, oraindik erabiltzen ez baduzu, CLNet-en alta eman. “Korrespondentzia” ataleko menuan ikusiko duzu aukera, Metapostan alta ematekoarekin batera.
Maiatzaren 4an Metapostak 4 iPad zozkatuko ditu aipaturiko urratsak eman dituzten Euskadiko Kutxako bezero guztien artean. Zozketaren oinarriak gure webgunean dituzu.
Zorte on!
TAGS: Metaposta, zozketa