Badator Kilometroak 09. Igandean, urriak 4, milaka lagun bilduko dira Donostian, euskararen eta Zurriolako ikastolaren alde bat eginik. Urtero bezala, Euskadiko Kutxa ere Gipuzkoako ikastolen aldeko festan izango da.
Duela 30 urte baino gehiago sortu zen Kilometroak: 1977an ospatu zen lehen aldiz, Beasainen. Urte horretan bertan sortu zen Euskadiko Kutxaren eta Gipuzkoako Ikastolen aldeko festaren arteko elkarlana.
Hasierako urte horietan kultura munduko pertsona batek - Aita Barandiaranek, esaterako- ematen zion Euskadiko Kutxaren txekea zegokion ikastolari.

Santi Lopez, Donostiako Sekundino Esnaola kaleko Euskadiko Kutxaren sukurtsaleko zuzendaria, eta Josebe Muguruza Kilometroak 2009ko koordinatzailea lankidetza-hitzarmena sinatzen
Euskara eta euskal kultura betidanik izan dira Euskadiko Kutxaren konpromisoaren lehen mailako helburu, eta ildo horretan, urtez urte mantendu du ikastolekin duen konpromisoa.
Ikastolen alde egiteko bide horretan, urteroko festetan parte hartzeaz gain, VISA Ikastolak txartela sortu zuen 1997an, euskararen eta ikastolen aldeko dirua bildu eta gizartea sentsibilizatzeko.
Donostiako Zurriola Ikastolak antolatu du aurtengo Kilometroak, (h)ireki(n) mundura lelopean. Gizarteari euskara mundura zabaltzeko gonbitea egiten dion lelo bikoitza.
Aurtengo ekitaldi honek hiru helburu nagusi ditu:
TAGS: euskara, Kilometroak