Lehen edizioak arrakasta izan zuela eta, Euskadiko Kutxak, Donostiako Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioa jarri dute abian, gaur egungo gaiak jorratzeko.
Eztabaidetan parte hartzeko gonbita irekia da: hasteko, hizlariak kasuan kasuko gaiari buruz arituko dira eta, ondoren, galderak egin eta iritziak emateko aukera izango dute bertaratuek.
Etorri nahi baduzu, oso inportantea da tokia izango duzula ziurtatzea. Horretarako, deitu 943 007 359 telefonora (08:00etatik 14:00etara) edo idatzi dialogos@komunikazioa.org helbide elektronikora. Informazio gehiago behar baduzu, hauxek dituzu telefono-zenbakiak: 943 310 831 eta 658 750 666.
Lehen elkarrizketa martxoaren 11n izan zen. Daniel Innerarity filosofoak eta Andoni Luis Aduriz sukaldariak sukaldaritzaren gaineko eztabaida ederra biribildu zuten.
Bigarren eztabaida bihar bertan da, eta lehenengoa bezalakoa edo hobea izango dela uste dugu. Hemen duzu egitarau osoa:
Zain gaituzu, zure iritzia garrantzitsua da eta.
TAGS: elkarrizketak, jardunaldiak