Urriaren 25ean, igandea, Euskal Kirolaren VI. Eguna ospatuko da Tolosako Usabal Kiroldegian. Ekimena Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) antolatu du, Euskadiko Kutxaren laguntzaz. 11:00etatik 15:00etara, kirol-tailerretan parte hartzeko eta erakustaldi eta lehiaketa ofizialak ikusteko aukera izango duzue. Gainera, Euskadiko Kutxak haurrentzako eremua prestatu du: puzgarriak eta sorpresa ugari egongo dira bertan.
Jai-giroko kirol-jardunaldia izango da, parte-hartzailea eta aldarrikatzailea, euskal kirolak gehiago ezagutarazteko eta, halaber, kirol-ordezkaritza indartzeko, Euskal Federazioen inguruan.
Herri-kirolak, hipika, igeriketa, mahai-tenisa, surfa, mendizaletasuna, xakea, txirrindularitza, padela, arku-jaurtiketa, errugbia, piraguismoa… Euskal Kirolaren VI. egunean ia hogeita hamar kirol mota jorratuko dira. Jardunaldi parte-hartzailea izango da gehienbat, eta, beraz, jai-giroaz gozatzeaz gain, kirola egiteko aukera ere eskainiko zaie nahi dutenei, monitoreen eta urtero bertaratzen diren kirolari ezagunen laguntzaz.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna (EKFB) 2003an eratu zuten, euskal kirol-federazio guztiak entitate juridiko berean uztartzeko nahiak eraginda.
Honako funtzio eta helburu nagusi hauek ditu:
2007tik, Euskadiko Kutxak Euskal Kirol Federazioen Batasunarekin (EKFB) elkarlanean dihardu, ia kirol-federazio guztiak babestuz. Horietan, 150.000 federatu daude guztira.
Euskadiko Kutxarentzat garrantzitsua da kirolaren bidez gizarteari laguntzea, kirolak dinamismo-balioak hedatzen baititu.
Kirolaren alde hartu dugun konpromisoaren beste adibide bat ekarriko dugu gogora: duela gutxi Caja Laboral saskibaloi-taldearen babesle bihurtu gara.