Euskadiko Kutxak zure kontu eta txarteletan egindako mugimendu nabarmen bakoitzaren berri jasotzeko, mugikorreko mezuen zerbitzua nahi zenuke? Euskadiko Kutxaren mugikorreko alerten zerbitzuaren bidez, zure eragiketen informazioa eta segurtasuna hobe ditzakezu. Dagoeneko 110.000 bezerok baino gehiagok erabiltzen dute, eta zuk ere kontrata dezakezu CLNETen bidez edo hurbilen duzun sukurtsalean. Sei hilabetez proba dezakezu guztiz doan. Gero, 2 euroko kostua izango du sei hilean behin.
Zure mugikorrean segurtasun-mezuak jasoko dituzu honako kasu hauetan:
Segurtasun handiagoa izan dezazun, kasu horietan, txartelak eta CLNet zerbitzua blokeatzeko aukera izango duzu.
Horrez gain, SMS bidez honako hauek jakinaraziko dizkizugu:
Zure mugikorrerako alertak eroso-eroso aktiba eta kudea ditzakezu CLNeten bidez. Zer alerta jaso nahi duzun, zer ordutan eta zer zenbatekotik gora aukeratu ahal izango duzu.
Animatu alerten zerbitzua probatzera, inolako iraupen-konpromisorik gabe!
TAGS: alertak, Euskadiko Kutxa, CLNET, mugikorrak