Caja Laboral Contigo -

Logotipo Caja Laboral Contigo

Ezagutu Gaztempresaren gizarte-sare berria

Izar12Izar3Izar4Izar5Izar (Ez dago baloraziorik)
Loading ... Loading ...

Negozio-ideia bat duzu? Orduan, ekintzaile bat zara. Hala bada, berri ona dugu zuretzat:  Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak berritu egin du Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileentzako gizarte-sarea.

Gaztempresa sare berria bizkor eta intuitiboagoa da, eta networking-a egiteko kontaktuen arteko harremanak sortzeko aukera hobeak eskaintzen ditu. Oroz gain, zuk bezala bere negozioa sortzea erabaki duen jendearekin ideiak eta esperientziak partekatzeko gune hurbila da, lehen bezala, baina orain are errazagoa da.

Hala, ekintzailetzari lotutako albiste garrantzitsuak, ekitaldiak eta sare berrian argitaratzen den dokumentazioa aurkituko duzu, era erraz eta intuitibo batean. Eta, zalantza bat izanez gero, gida-bideoak kontsultatu edo proiektuaren zuzendari Inma Ramosekin jar zaitezke harremanetan.

Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileentzako lehen gizarte-sareak 748 erabiltzaile ditu dagoeneko. Haiekin harremanetan jarri nahi duzu?

Gainera, orain izena ematen baduzu edo lehenagotik zenuen profila betetzen baduzu, 16 GBko iPad 2 WiFi bat irabazteko zozketan parte hartuko duzu, urriaren 21ean. Erabiltzaile berrientzako hiru zozkatuko ditugu, eta beste hiru profilaren %70a (argazkia barne) betetzen dutenentzako.

Zu bezalako 700 ekintzaile dituzu zain!

TAGS: ,

Zabaldu albistea:
  • Facebook
  • TwitThis
  • Meneame
  • del.icio.us
  • Google


Iruzkinak “Ezagutu Gaztempresaren gizarte-sare berria”

  1. RedGaztempresa(e)k dio:

    Ampliamos el plazo para que consigáis un iPad.

    Sois muchos los que nos estáis solicitando la ampliación del plazo de la promoción de registro para poder conseguir uno de los 6 iPad’s que sorteamos.
    Y tenemos que daros una buena noticia, porque vamos a ampliar el plazo hasta el 14 de noviembre.

    Así que venga, a por los iPads!

Iruzkin bat utzi