Bazenekien mugikorretik, edozein lekutan eta ordutan, Euskadiko Kutxako zure kontuetara sartu eta eragiketak egin ditzakezula? CLNet Mugikorrarekin, Euskadiko Kutxaren banka mugikorraren zerbitzuarekin, CLNeten funtzio nagusiak erabil ditzakezu, era azkar eta errazean.
CLNeteko erabiltzaile-zenbaki eta -gako berekin, kontuen arteko intsuldaketak egin, transferentziak egin, mugikorra kargatu, kontuetako eta txarteletako mugimenduak begiratu eta burtsako informazioa begiratu ahalko dituzu.
Mugikorrean Interneterako konexioa izatea da banka elektronikoaren bertsio mugikorra erabiltzeko baldintza bakarra. Sartzeko honako urrats hauetariko bat jarraitu besterik ez duzu egin behar:
Lehen aldiz sartu ostean, zure nabigatzaile mugikorreko gogokoetan gorde ahalko duzu orrialdea.
Gainera, Android, iPhone eta Blackberry telefonoetarako berariazko aplikazioetan gabiltza lanean. Aurreikusten dugu 2012ko lehen hiruhilekorako prest egongo dela, eta aplikazio horretan zer aurkitzea gustatuko litzaizukeen jakitea nahi dugu. Hori hemen bertan egin dezakezu komentario baten bitartez.
Bitartean, gogoratu zure mugikorreko nabigatzailearen bitartez lineako bankaren zerbitzu nagusiak aurkituko dituzula www.cajalaboral.com/mobi helbidean.
TAGS: Euskadiko Kutxa Net, CLNET, CLNet Mugikorra
Muy bien, y para los que tenemos Symbian, para cuando?.
Hola Javi,
Gracias por tu sugerencia. De momento las aplicaciones que lanzamos son para los sistemas operativos mencionados en el post. Una vez que estos estén asentados empezaremos a valorar la posibilidad de incorporar aplicaciones para simbian y Windows Phone pero no tenemos ninguna fecha prevista. En todo caso cuando se decida lanzar, los lectores del blog seréis los primeros en saberlo.
Un saludo,