Idazlea CLBlog - Gida praktikoa13 July 2010 | 4

Loading ...
Konturatuko zinetenez, BEZaren igoera sartu zen indarrean 2010eko uztailaren 1ean. Horretarako arrazoia krisialdi ekonomikoa izan da, izan ere diru-kutxa publikoak kaltetuta daude, zerga-sarrerak gutxitu egin direlako eta gastu publikoa izugarri handitu delako. Baina, nola eragiten die igoerak Euskadiko Kutxaren bezeroei?
Egia esateko, gutxi edo ezer ez, normalean egiten ditugun eragiketetan. Dena den, garbiago ikusteko, hiru BEZ mota daudela jakin behar dugu.
Tasa super murriztua (% 4)
Beharrezko produktuei ezartzen zaienez, gobernuak ez igotzea eta % 4an uztea erabaki du. Hauek dira, besteak beste, tasa hori jasaten dutenak:
- Ogi arrunta, ogi-ore izoztua, esnea, gazta, arrautzak, frutak, barazkiak, lekaleak eta tuberkuluak.
- Liburuak, aldizkariak eta egunkariak.
- Eskola-materiala, produktu elektronikoak izan ezik.
- Pertsonentzako botikak.
- Ezinduentzako ibilgailuak, gurpil-aulkiak eta ezinduen garraiorako ibilgailuak.
- Protesiak, ortesiak eta inplanteak.
- Babes ofizialeko etxebizitzak.
Tasa murriztua (% 8)
Besteak beste hauek dira zerga hori dutenak: elikagaiak (super murriztua dutenak izan ezik), osasun-gaiak, etxebizitza eta bestelako zerbitzuak (gizarte-laguntzakoak, kirolekoak, kultura eta jolasekoak). Horien tasak puntu bat igo dira, % 8an geratuz.
- Elikagaiak orokorrean, tasa murriztua dutenak izan ezik.
- Edari freskagarriak.
- Giza kontsumorako animaliak eta ugalketarakoak.
- Nekazaritzan, abeltzaintzan eta basoan erabiltzen diren gaiak, hala nola, haziak eta ongarriak.
- Lentillak, betaurreko graduatuak, ezinduentzako jasogailuak eta gaixotasunak diagnostikatzeko aparatuak.
- Osasun-laguntza eta hortzak zaintzeko zerbitzuak Arte-inportazioa eta antigoaleko gauzena.
- Ile-apaindegiko zerbitzuak.
- Etxebizitzak entregatzea, garajeak eta eranskinak barne.
- Etxebizitzak eraikitzea (sustatzailearen eta kontratistaren artean).
- Artistek eta teknikariek emandako zerbitzuak.
- Gizarte-laguntzako zerbitzuak.
- Kirol-zerbitzuak.
- Kultura- eta jolas-zerbitzuak, erakusketak eta azokak.
- Hileta-zerbitzuak.
- Ostalaritza eta sukaldaritza.
- Bidaiarien garraioa eta autobideen erabilera.
Tasa orokorra (% 18)
Bi puntuko igoera izan du, % 18an geratuz. Gainerako produktu guztiei eragiten die.
- Bereziki, alkoholdun edariei, tabakoari, zezenketa-ikuskizunetarako animaliei eta nekazaritzako, basoko eta abeltzaintzako makinariari.
- CDei.
- Diagnostikatzeko eta jarraipena egiteko, haurdunaldietan erabiltzen diren aparatuei.
- Irrati- eta Telebista-zerbitzuei.
TAGS: Euskadiko Kutxa, BEZ
Pues por el momento no noto demasiado la subida del IVA.
Lo que si noto, y estoy notando, es que no puedo acceder a la página de la caja laboral y por tanto a mis cuentas… interesante inicio de vacaciones…
Hola Nuria,
esperemos que se te haya solucionado el problema. En caso de que persista, puedes ponerte en contacto con el 902333353, y ellos te ayudarán a solucionar el problema.
Un saludo,
No puedo, o no sé, acceder a la simulación de liquidación de plazo
Hola Pedro,
si sigues sin poder acceder a la simulación, puedes ponerte en contacto con el 901333444 y allí te explicarán paso a paso cómo acceder a la simulación.
Un saludo,