Zure nomina Euskadiko Kutxan helbideratuta baduzu, Nomina Multiri buruzko galdesorta erraza bete baino ez duzu egin behar eta maiatzaren 7an, 8an eta 9an izango den Montmelóko 1 Formulako Sari Handia ikusteko 5 pack-etatik bat irabazteko aukera izango duzu.
Online dago jada Euskadiko Kutxaren webgune berria. Hemendik aurrera, www.cajalaboral.es atarian sartzean, nabigatzeko egitura berria aurkituko duzu, bereziki zure beharrei erantzuteko prestatua.
Euskadiko Kutxaren Posta-mail zerbitzuaz posta elektroniko bitartez egunez egun sortzen diren banku-agiri guztiak jasoko dituzu. Informazioa azkar eta eroso jasotzeaz gain, papera aurrezten lagunduko duzu, beraz, ingurumena zaintzen. Zerbitzua 2003ko urtarrilean jarri zen abian eta gaur egun 150.000 erabiltzaile ditu.
Haitiri laguntza emateko Euskadiko Kutxan eskura dituzuen kontu zenbakiak: Cáritas Emergencias: 3035.0060.41.0600100001 / 3035.0134.45.1341043873 Cruz Roja Emergencias: 3035.0080.96.0800022088 Haurralde Fundazioa: 3035.0060.40.0600100791 InteRed: 3035.0060.41.0600116565 Fundación Juan Bonal: 3035.0145.61.1450041393 Lanbi Elkartea: 3035.0062.34.0620049351 Unicef: 3035.0060.43.0600122915 Gertuen duzuen bulegoan, Telebanka bidez, edo CLNET bidez bideratu dezakezue zuen laguntza.
Elhuyar Fundazioak Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa aurkeztu zuen joan den urriaren amaieran. Orain, hiztegi entziklopedikoaren on line bertsioa kontsultatzeko aukera dugu http://zthiztegia.elhuyar.org helbidean. Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa euskaraz egiten den lehengoa da eta Elhuyar Fundazioa eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko elkarlanaren eta Euskadiko Kutxaren babesaren emaitza da.