Maiatzaren 7an, 8an eta 9an Montmelóko 1 Formulako Sari Handia ikusteko 5 packen zozketa egin genuen apirilaren 15ean. Ondokoak dira saridunak:
Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Euskadiko Kutxak Euskal Herritar Unibertsalaren Saria ematen dute urtero, nazioartean Euskal Herriaren irudi ona zabaltzen duten norbanako, elkarte, talde edo erakundeen lana aitortzeko. Hain zuzen, ildo horretan lan bikaina egiten duten bi sortzaile izan dira 2009ko saridunak: Javier Aguirresarobe eibartar argazki zuzendaria, zinemako hainbat irudi ederren egilea. Mikel Urmeneta iruindarra, 60 herritara zabaldu den Kukuxumusu markaren bazkide fundatzailea eta sormen zuzendaria.
Post hau gaztelaniaz soilik irakur daiteke.
Maiatzaren 16an, 10:00etan, Euskadiko Kutxak babesturiko Donostiako Maratoi Erdiaren 10. Edizioa izango da. Aurten, honako berritasun hau izango dugu: maratoi erdiaren barruan I. Enpresa Lasterketa egingo da. Lasterketa horrek talde-espiritua sustatzea eta kirola egiteak enpresan dituen onurak erakustea ditu helburu. Euskadiko Kutxan uste dugu enpresek ez dituztela beren langileak lanerako soilik deitu behar, lasterka egiteko eta talde-lana sustatzeko ere aintzat hartu behar dituztela. Izena emateko, lau pertsonako taldeak osatu behar dituzue (gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoak) eta izena...
Faktura ordaindugabeak nola berreskuratu jakin nahi duzu? Zure enpresaren errentagarritasuna aztertu? Zure bezeroekin harreman eraginkorrak izan? Euskadiko Kutxako Gaztempresa Fundazioak eta Bultz-Lan Consulting-ek zure negozioaren gestioa hobetzen laguntzeko gai praktikoei buruz diruz lagundutako mintegiak antolatzen dituzte hilero.